Xabier Amuriza, ibilbide baten aitortza 2023-03-17

Bide urratzaileari aitortza

Bide urratzaileari aitortza

Xabier Amurizak Euskal Utopikoei Saria 2023 jaso du Bergaran, Olaso Dorrearen eta Bergarako Udalaren ekimenez. Euskal Herriari eta euskal kulturari egindako ekarpenagatik, eta horren barruan, bertsolaritzari egin dionagatik, besteak beste. Bergarako Seminarixoan izan zen ekitaldia. Maialen Lujanbio txapelduna izango da bertsotan.



Bertsoen ondotik, Gorka Artola Bergarako alkateak eta Olaso Dorrea Fundazioko lehendakari Iratxe Esnaolak hartu zuten hitza eta ondoren, Amurizak berak. Hunkituta, saria jaso izana eskertui. Sorpresa moduan, Korrontzi taldeko Agus Barandiaran ere Seminarixoan izan zen eta biek elkarrekin egin dute kantuan. Euskal Herrian Euskaraz abestuta borobildu dute ekitaldia.

Bertsolaritzan bide urratzaile
Xabier Amuriza Etxanoko Torreburu baserrian jaio zen 1941 urtean Sei urterekin, aitarekin, Etxanoko Azutzaganeko tabernan egin zituen lehen bertsoak. Lehen plaza 1966an, Gizaburuagan, Abel Muniategirekin. «1980ko hamarkadan Xabierrek berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Ezinezkoa da egungo Bertsolaritza modernoa ulertzea bere ekarpena kontuan izan gabe. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen. Nabarmentzekoa da bertso eskoletan eragindako iraultza» nabarmendu du Olaso Dorrea Fundazioak.



Xabier Amuriza txapeldun izan zen 1980 eta 1982an, Txapelketa Nagusiaren aro berriko lehen bi ediziotan eta Txapelketa Nagusian euskara batua sartu izana ere azpimarratu du Olaso Dorrea Fundazioak.

Bat-bateko bertsogintzan ez ezik, bertso jarrietan, bertsolaritzaren teorizazioan eta errimaren lanketa moduetan, doinu berrien sorkuntzan eta kopla zaharren bilketan eta sorkuntzan ere lan handia egin du Xabier Amurizak.

Gaur egunean ere kopla kantari jarraitzen du Korrontzi taldearekin.

 

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa