Ttakun Bertso Eskolak antolatuta 2009-09-28

Patxi Etxeberriak omenaldi beroa jaso zuen atzo Lasarten

Patxi Etxeberriak omenaldi beroa jaso zuen Lasarten, bere herrian, bertso eskolak antolatuta. Joxe Agirre, Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Jon Azpillaga, Kosme Lizaso, Unai Muñoa, Jexux Mari Irazu eta Txomin Garmendia aritu dira kantari, eta hainbat talderen omena ere jaso zuen. 300 lagun bildu ziren Lasarteko kultur etxean. Gero, bazkaria egin zuten Intza Elkartean.
Patxi Etxeberriak omenaldi beroa jaso zuen atzo Lasarten, bere herrian, bertso eskolak antolatuta. Lehenbizi meza izan zen eta gero omenaldi ekitaldia. Joxe Agirre, Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Jon Azpillaga, Kosme Lizaso, Unai Muñoa, Jexux Mari Irazu eta Txomin Garmendia aritu ziren kantari, eta hainbat entitateren omena ere jaso zuen. Bertsoak eta eskerronezko eskaintzak tartekatu ziren ekitaldian. Mailu Arrutik zabaldu zuen ospakizuna eta Andoni Egañak gidatu zuen ondorengoa. Bertso aldetik, Azpillagak eta Txomin Garmendia ezkontza kontuei buruz ofizioka egindakoa eta Lazkanok eta Joxe Agirrek puntuta egingo saioak izan ziren nabarmentzekoak. Eskaintzen atalean, zerrenda luzea izan zen: Gipuzkoako Foru Aldundia, Orioko Udala eta Bertso Eskola, Zumaiako Bertso Eskola, Lasarteko Udala eta Bertso Eskola izan dira Patxi Etxeberria omendu dutenak ekitaldian zehar. Bukaeran, Ane Labaka Lasarteko bertsolari gazteak lore sorta bat eman dio Inaxi Etxeberriari, eta Lasarteko bertso eskolak aginte makila Patxi Etxeberriari. Unai Muñoa eta Patxi Etxerriak, herriko bi bertsoleriek egin zuten azken saioa omenaldiaren inguruan eta Etxeberriak bihotzez eskertu ditu guzti-guztiak.
Eguerdiko jarduna eta gero, Intza Elkartean jarraitu zuen festak. 90-100 lagun inguru (betea) izan ziren bertan, han ere izan zen bertsorik. Iñaki Murua eta Imanol Lazkano Bertsozale Elkarteko oraingo eta lehengo lehendakariak, Amuriza eta Narbaiza, eta Andoni Egaña aritu ziren kantari. Egañak  segidilla batekin borobildu zuen ekitaldia. Tartean, Ebaristo Pikabea lasartearrak bi bertso bota zizkion Etxeberriari.
    Eguneko omenaldiaz gain, Patxi Etxeberriari buruzko liburua ere argitaratu du Ttakun Bertso Eskolak, Xabier Lasak egina, bertso eskolako talde baten laguntzaz.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa