hamar urte 11 bertso ekimena 2023-03-20

Bertso jarri musikatuen emanaldi arrakastatsua, Tolosaldeko Harituzen 10. urteurrenean

Bertso jarri musikatuen emanaldi arrakastatsua, Tolosaldeko Harituzen 10. urteurrenean

Tolosaldeko Harituz bertso eskolak ekitaldi sorta antolatu du 2023rako, 10 urteurrena borobiltzeko 10 urte hamaika bertso goiburupean eta asteburu honetan bertso jarri musikatuen emanaldia izan da Alkizan, Unai Mendizabalek gidatuta. Belaunaldi desberdinetako bertsolariek jarritako 12 sorta kantatu zituzten joan den larunbatean, gehienak berariaz okasiorako jarriak.


Amaia Agirre eta bere alaba Jarek elkarri puntuak jarrita osatu zuten sorta.



Anjel Mari Peñagarikanok ere kantatu zituen bertso jarriak.


Bertso jarri musikatuen ekitaldiak urteetako bidea egin du Tolosaldean Harituzen eskutik, urtero herri desberdinetan, eta oso harrera beroa izaten du. Bertso eskolako edo eskualdeko bertsolariek ez ezik, bestelako bertsozaleek ere kantatzen dituzte beren sortak.

Bat-bateko saioa ere bai
Bertso jarri musikatuen emanaldia izan arren, aurten Harituzek bat-bateko saiotxo bat egiteko tartea eman dio ekitaldiari. Harituzeko gazteak kanturako gogoz agertu ziren eta musikaz lagundutako saio ederra eskaini zion publikoari.



Harituz Eguna maiatzean eta beste hainbat ekitaldi
Hamar urte Hamaika bertso ekimenaren baitan, Harituzek beste hainbat ekitaldi egingo ditu urtean zehar: bertso-eskoletako umeen asteburu pasa, Harituz Eguna maiatzaren 27an, Joseba Tapiaren emanaldia Tximela kapitainaren izarrak Ekainaren 9an Amasa-Villabonan, Pello Errota Sariketa irailetik azarora, Harituz Bertso jaialdia azaroan eta Gure Bertso Zirkua haur eta helduentzat abenduan eta (H)ari naizela-ren 300. irratsaioa - urte amaieran

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu