Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023 2023-03-22

Bizkaiko Txapelketarako sailkapen fasea maiatzean

Bizkaiko Txapelketarako sailkapen fasea maiatzean
48 bertsolarik hartuko dute parte eta eskualde guztietako bertsolariak egongo dira. Zortzi saio jokatuko dira maiatzeko eguenetan, egun berean bi, herri desberdinetan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa jokatuko da aurten eta maiatzean Udabarrian bertsotan sailkapen fasea egingo da. 48 bertsolarik hartuko dute parte eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak azpimarratu du Bizkaiko eskualde guztietako bertsolariak egongo direla. Zortzi saio jokatuko dira maiatzeko eguenetan, egun berean bi, herri desberdinetan.

2021eko Bizkaiko Txapelketan finalaurrekoetara iritsi zirenak udazkenean sartuko dira eta finalistek finalaurrekoetan ekingo diote txapelketari. Bizkaiko Bertsozale Elkartean gaur eguerdian eman du egitasmoaren berri.

Bi multzotan
Udabarrian bertsotan sailkapen fasean bertsolariak multzo bitan banatu dira: A multzoa eta B multzoa. Multzo bakoitzeko lau saio jokatuko dira, eta puntuazioz sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Multzoko 13 bertsolarik egingo dute aurrera gutxienez (Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen ematearen arabera). Udazkeneko fasean sartuko dira zuzenean 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak.

Talde Antolatzailea udazkenetik ari da saioen prestaketekin lanean eta, urte hasieratik, gai-jartzaile eta epaileek ere beharrean dihardute.


Bizkaiko Txapelketa udazkenean
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren saio kopuruen berri ere eman du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta ohiko egitura izango du: zortziko finala izango du eta 6 kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira bidean, bakoitzean 6 bertsolari kantuan direla. Egungo Bizkaiko txapelduna, Nerea Ibarzabal.

 

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa