Sustrai Colina Acordarrementeria - Elkarrizketa 2023-03-28

«Areara iristen nintzen, baina gola sartzea falta izan zitzaidan»

Sustrai Colinak (Urruña, 1982) Txapelketa Nagusiko zein finaletako eta plazako irakurketa utzi ditu Bertsoa.eus-en, finalistekin egiten ari garen elkarrizketa sailaren baitan. Laugarren postua eskuratu zuen finalean, buruz burukotik 15 puntura, 1.500en gainean. Prestakuntzaz eta aldartez ondo joan zen finalera, baina, baina bere lana borobildu ez zuen sentipenarekin gelditu da: «Areara iristen nintzen, baina gola sartzea falta» adiera dio futbolarien esamoldea finaleko bere lanera ekarriaz.



Finalean egin zituen apustuak ere aletu ditu Colina Bertsoa.eus-en: «Saiatu nintzen epikarik ez egiten, uste dut lortu nuela. Saiatu nintzen gizartearen begirada bat eskaintzen. Saiatu nintzen ni mugitzen nauten gauzak edo nire inguruko erreferentziak kantura ateratzen, saiatu nintzen jendea interpelatzen... ez zait gutxi iruditzen final baterako».

Bertso grina nekearen gainetik
Sustrai Colinak sei Txapelketa Nagusi jokatu ditu eta seietan finalean izan da. Txapelketa plaza «bakarra» dela dio eta bertsoaldi batzuk txapelketa batean bakarrik direla posible. Urteetako neke puntua somatzen badu ere, oraindik Txapelketak sortzen dion bertso grina gailentzen zaio urruñarrari. Oharra ere utzi du: «kirolarien adin batetik aurrera kontratuak urteka berritzen zaizkie, ez lau urteka».


Ahots aniztasuna plazan
Sustrai Colinak utzitako plazako irakurketan plazako ahots aniztasuna azpimarratu du. Aipatu du gustatuko litzaiokeela gai-jartzaileetan ere antzerako aniztasuna izatea. Bera gustura sentitzen da plazan bertsotan eta txapelketarako egindako lan hori erakusten jarraitu nahi luke.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu