Elkarrizketa #27 2023-03-30

Hitzetik Hortzera: Izena duena bada

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzeran Paul Urkijo izango da protagonista. Eider Perezek Gasteizen elkarrizketatu du Irati film arrakastatsuaren zuzendaria. Bertsorik ere ez da faltako larunbat gauean, Biriatuko eta Zornotzako jaialdietako bertsoaldiak entzuteko parada izango baita.

Paul Urkijo zine zuzendaria izango da Hitzetik Hortzerako denboraldiko azken prorgamako elkarrizketatua. Irati filma zinema aretoetara iritsi eta aste batzuk pasa ondoren, gustura dago Urkijo jendeak emandako erantzunarekin. 

Mundu zahar eta berriaren arteko talka Iratiko Oihanetik pantaila handira eraman du Paul Urkijok eta 111 minutuan uztartu ditu fantasia, mitologia, historia, magia, ekologia… 

Izena duen guztia bada, dio filmak eta baita Urkijok berak ere, euskalmitologiaren zaletua umetatik, herritik jasotakoa, forma aldatu eta berriro herriari itzultzea izan da filmarekin egin nahi izan duena. 

Aintzinako euskara

Paul Urkijoren lanean Irati filmean zein Errementarin euskarak pisu berezia hartzen du. Aintzinako euskararen testuraren bilaketan aritu da Gorka Lazkano hizkuntzalariaren laguntzarekin eta aktoreek ederki interpretatu dituzte euskara horren berezitasunak. 

Zornotza eta Biriatuko bertsoaldiak

Biriatun ikastolen alde ospatu zen bertso saioa ekarriko dugu gogora. Bertan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Maddalen Arzallus aritu ziren bertsotan, Aimar Karrika aritu zen gai-jartzaile lanetan. Biriatuko saioaz gain, Durangaldea Uztabarritzen zikloaren barruan Zornotzan egindako bertso saioko bertsoaldien aukeraketa ere eskainiko dizuegu. Bertan aritu ziren kantuan Alaia Martin, Igor Galartza, Janire Arrizabalaga eta Igor Elortza, Jon Ander Urkiagaren esanetara. 

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu