Martzelina Lopetegi Olaizek Amerikano dirudun bati: 2023-05-02

«Nik nahiago dut neskazar bizi / zurekin ezkondu baino»

2023/martzelinalopetegi/Martzelina_eta_amerikanoa_audioa_2.mp3.mp4

Martzelina Lopetegiri ezagutzen zaizkion bertso bakanetako batzuk Amerikanoa izenekoa eta berak egindako ofizio bat da, Lexoti bertsolari oiartzuarrak gogoan zituenak. Amerikano dirudun bat Martzelina Lopetegirekin maitemindu eta ezkontzeko eskatzen dio, aurrez gurasoekin hitz egin zuela aipatuta. Martzelinak ez dio aukera handirik uzten:

zuk izan arren urre ta zillar
zedorri estaltzeraño,
nik naiago det neskazar bizi
zurekin ezkondu baño.

Hemen bien arteko ofizioa da, bina bertsokoa. Audioa Hitzetik Hortzerarako egindako grabazioa da Emakume Bertsolarien Historia bildumarako (2020). Eñaut Agirrek kantatzen ditu Amerikanuaren bertsoak. Maddalen Arzallusek Martzelinarenak. Marztzelinaren irudia: Txakur Gorria.

-Amerikanoak:

Zure aitak eta amak eta nik
hitzez tratatu genduan:
ahal baldin bazan esposatzeko
biok aurtengo neguan;
oraintxen laister esan behauzu
zer dadukazun goguan;
bazenakizu ni zuretzako
zer gauza ona naguan!

-Martzelinak:
Zu gauza ona baldin bazaude
munduan ez da txarrikan,
badirudizu gaur bertan irten
zerala infernutikan
nahiagatikan ez dezu entzungo
nigatik baiezkorikan
ez zait gustatzen zu bezelako
mutilzar itxusirikan.

-Amerikanoak:
Ez al diozu begiratutzen
nere poltsa diruari?
Hortatik sobra dabilkigunak
gauza daukagu ugari.
Ez al dituzu ikusi izandu
herrian zenbat dendari
jatekorikan eman nahi ezik
dirurik ez duenari?

-Martzelinak:
Horrelakorik ez det aditu
jaiotzetik oraindaino
nere negarra zabalduko da
Amerikatik hauntzaino
zuk izan arren urre ta zilar
zerorri estaltzeraino
nik nahiago det neskazar bizi
zurekin ezkondu baino.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu