adin-adin bertso programa zahar etxetan 2023-05-16

Adin-adin: bertsoak, arreta eta irrifarra zahar egoitzetan

Adin-adin bertsolaritza egitasmoaren zortzigarren edizioa bete-betean da Gipuzkoako 21 zahar etxetan, Lankuren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. Egoiliarrentzat arreta handiko tarte gozoa izaten da bertsoarena, bertako langileak ere harritzen dituena. Bertsoarentzat plaza modu ezberdin bat, oso ezaugarri bereziak dituena. Bertsolariak binaka kantatzen dute librean, gazte eta heldu, emakume eta gizonezko. Ostiralean honetan izango du amaiera.

Bertsoa.eus Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzako saioan izan da. Andoni Egaña eta Ekhiñe Zapiain aritu ziren bertsotan. Biek elkarrekin egin zuten lehenengo plaza izan zen Adin-adinekoa. Egoitza honetan ondo ezagutzen dute proiektua hasieratik ari baitira bertsoak eskaintzen: «Gurean euskaraz ez dakien egoiliar asko dago eta horiek ere bertso bertsoak entzutera joan nahi dutela esaten digute» esan digu iritsi bezain pronto... bertako langileak. Proiektu honek adinekoei zer aportatzen dieten galdetuta, bi gauza azpimarratu ditu: arreta eta irrifarra: «Hori izugarria da» bota du.



Bertsolarientzat ere barruak mugitzen duen plaza da. Hala adierazi digute bertako egonaldian. Andoni Egaña eta Ekhiñe Zapiain gustura aritu dira bertsotan publikoaren jarraipena azpimarratu dute. Egañak badu eskarmentua plaza modu honetan. Zapiainek lehenbiziko esperientzia zuen.



Adin-adin proiektua ez da ordea egun bakarreko kontua egoitza batean. Saioaren aitzakian bertsoaren eta kantuaren lanketa egiten dute, jendea kantuan jarri, bertsoak edo kantuak oroitu eta kantatu, horrekin lotutako oroitzapenak partekatu... burua, arreta eta emozio positiboen lanketarako aukera handiak ematen ditu bertsoa eta hori ere egoitzetako langileek.

Maitzaren hasieratik ostiral honetara arte 21 egoitzetan izan dira bertso ekitaldiak Gipuzkoako Zaharren egoitzetan. Hona hemen irudi batzuk.





 

Albiste gehiago

Aitor Mendiluze Gonzalez - Bertsolari bertsozale podkasta 2023-05-26

«Saio formatu aniztasunak asebetetzen nau»

Maddi Ane Txoperena Iribarren - Señora Sariketako finalista 2023-05-25

«Finalerako oso gogotsu nago, emozionatuta»

Maider Arregi Markuleta - III. Señora Sariketako finalista 2023-05-23

«Señora Sariketa oso garrantzitsua da bertso munduko feministak saretzeko»

Maddi Agirre - Arabako Eskolarteko txapelduna 2023-05-22

«Arabako maila gorantz doa»

Eli Pagola eta Andoni Rekondo - Kontatzera noazu bertso programa Naiz irratian 2023-05-18

«Bertsolaritzaren zabaltasuna erakutsi nahi genuke, ikuspegi friki samar batetik»