Lau Haizetara Euskara Elkartean zegoen orain arte 2023-05-18

Errenteriako Xenpelar bertso eskolak izaera juridiko propioa hartu eta Joxepa Antoni Aranberri eraikinean kokatu da

Errenteriako Xenpelar bertso eskolak izaera juridiko propioa hartu eta Joxepa Antoni Aranberri eraikinean kokatu da

Errenteriako Xenpelar Bertso eskolak aldaketa garaiak bizi ditu. Batetik, orain arte Lau Haizetara Euskara Elkartearen parte zenak orain izaera juridiko propioa hartu du eta Aitor Albistur betsolariak hartu du bertso eskolaren lehendakaritza ardura.

Egoitza ere aldatu du Errenteriako bertso eskolak eta hamabost urtez aterpe izan duen Oarso eraikinetik urtarrilean inauguratu zuten Joxepa Antoni Aranberri Anitzeneara aldatuz. Eraikina Madalena kalean dago, Xenpelartar familiako kide asko bizi izan ziren kalea hain zuzen. 

Azkenik, irudi berritzea ere egin du Xenpelar bertso eskolak, Ibai Maritxalar eta Eneko Salaberriaren eskutik.



100 ikasle inguru
Xenpelar bertso eskolan adin guztietako ehun ikasleren bueltan dabiltza gaur egunean eta aurten, lehen aldiz, Errenteriako ikastetxe guztietako ikasleak izatea lortu dute. Datu hauek bertso eskolaren helburuak eta lanaren emaitza direla azpimarratu du Aitor Albisturrek, bertso eskolako lehendakariak: “Euskara sustatzea eta herrian eragitea da gure helburua. Hizkuntza eta komunikazioa lantzea, herritik, herritarrekin eta herritarrentzat” udalak argitaratu duen oharrean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza