Agin Laburu - II Mingañe Saltsan sariketako irabazlea 2023-05-23

«Akaso inoiz berriz kantatuko ez dudan bertsolari batzuekin kantatzeko aukera eman dit Mingañe Saltsanek»

«Akaso inoiz berriz kantatuko ez dudan bertsolari batzuekin kantatzeko aukera eman dit Mingañe Saltsanek»
Antolakuntza ona eta giroa azpimarratu ditu. Finaleko bere lanari dagokionez, «gaien aurreko posizionamentu eta irakurketarekin» gelditu da gustura, Bertsoa.eus-i emandako elkarrizketan.

Agin Laburu Astigarragako bertsoak Mingañe Saltsan sariketako esperientzia eta balorazioa utzi dizkigu. Bera gailendu da aurtengo edizioan, Etxahun Lekuerekin buruz burukoa jokatuta. Antolakuntza ona eta giroa azpimarratu ditu Laburuk. Bere lanari dagokionez, «gaien aurreko posizionamentu eta irakurketarekin» gelditu da gustura, Bertsoa.eus-i emandako elkarrizketan.

MIngañe Saltsan sariketak belaunaldi eta plazan presentzia desberdina duten bertsolariak biltzea du helburuetako bat. Agin Laburuk gogotik eskertu du hori: «Akaso inoiz berriz kantatuko ez dudan bertsolari batzuekin kantatzeko aukera. Esate baterako, ilusio handia egin zidan Millan Telleriarekin ofizio bat osatzeak».



Uda lasaia helduko zaiola uste du. Bertsotarako gogoz dago eta «kantatzeko
aukera dudan guztietan ilusio handiz joaten naiz» adierazi du.


Mingañe Saltsan irabazi duzu Agin, nola joan zen finala eta nola sentitu zinen bertsotan?
Finala giro paregabean jokatu zen. Jendea bertso gosez somatzen zen eta saioa apal xamar
hasi bagenuen ere, berehala gora egin zuen eta publikoaren berotasunarekin, bertsolariok
ere puntu bat gora egin genuen.

Zerekin gelditu zara gusturen?
Sariketaz galdetzen badidazu, antolakuntza oso ona iruditu zait eta giroa ere bai. Nire buruaz
eta bertsoez galdetzen badidazu, gaien aurreko posizionamendu eta irakurketarekin gustura
gelditu naiz.

Nolako esperientzia izan da Mingañe Saltsan? Zer du berezia bertsotarako?
Lehia bigarren mailan gelditzen dela eta akaso inoiz berriz kantatuko ez dudan bertsolari
batzuekin kantatzeko aukera. Esate baterako, ilusio handia egin zidan Millan Telleriarekin
ofizio bat osatzeak.

Txapelketa Nagusitik hilabete gutxira... kontraste handia?
Eguna eta gaua. Hala ere, epaileak dauden lehen momentutik aurrera beste tentsio bat
izaten da.

Nola dabil Agin Laburu plazan eta nola dator Labururen uda?
Oso uda lasaia izango dudalakoan nago, baina ez nau batere kezkatzen horrek. Kantatzeko
aukera dudan guztietan ilusio handiz joaten naiz. Astero biltzen gara bertsotarako eta horrek
konfiantza ematen dit plazan aritzea tokatzen zaidanerako. Gustura ari naiz bertsotan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa