Eskolarteko Txapelketa 2023-05-29

Haizea Telleria Urkijo Bizkaiko Eskolarteko txapeldun

Haizea Telleria Urkijo Bizkaiko Eskolarteko txapeldun

Haizea Telleria Urkijok irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa eta Ixone Asategi Narbaiza gelditu da txapeldunorde. Biek jokatu zuten buruz burukoa eta biak izango Euskal Herriko finalean Iurretan. Joan de larunbatean jokatu zen finala Gernika-Lumon, 200 gaztetik gora bildu zituen ekitaldian eta Onintza Enbeita Maguregik jantzi zion txapela irabazleari.



Bizkaiko Eskolarteko finalak zortzi emakumezko bertsolari gazte izan zituen Astrako oholtzan: Aiala Irurtia Montero, Enara Gallastegi  Barrenetxea, Haizea Telleria Urkijo, Ixone Asategi Narbaiza, June Diaz Franco, Kelmene Abaitua Isazelaia, Maialen Lago Iturriaga eta Naroa Jaio Jaio.



Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Idoia Anzorandia Kareaga aritu zen. Epaimahaia Mirari Azula Aurrekoetxea, Ainhoa Arregi Elosua eta Beñat Romero Maguregik osatu zuten. Idazkari lanetan, Ione Narbaiza Gallastegi aritu zen.





Idatzizko sariketako saridunak

LH 5
1. Saria: Lur Koto. Urretxindorra Ikastola
2. Saria: Iraide Artolozaga. Ander Deuna Ikastola
3. Saria: Unai Urrutia. Urkitza eskola

LH 6
1. Saria: Leire De La O. San Jose Jesuitak
2. Saria: Arai Elias. Azkue Ikastola
3. Saria: Laida Martinez. Andra Mari Ikastola

DBH1
1. Saria: Aiala Bilbao. Lauaxeta Ikastola
2. Saria: Haizea Rotaetxe. Markina BHI
3. Saria: Amaiur Betanzos. Urretxindorra Ikastola

DBH2
1. Saria: Iradi Barrenetxea. Arratia BHI
2. Saria: Jon Gaztelurrutia. Txintxirri Ikastola
3. Saria: Markel Elosegi. Txorierri BHI

DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Garoa Oleaga. Gernika BHI
2. Saria: Jasone Gabiria. J.B. Eguzkitza Meabe
3. Saria: Naia Martin. Zalla BHI


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza