Argi Baltza sariketa Busturialdean 2023-06-05

Aitor Etxebarriazarraga III. Argi Baltzako finalera, lehenbiziko kanporaketa irabazita

Aitor Etxebarriazarraga III. Argi Baltzako finalera, lehenbiziko kanporaketa irabazita
Finala ekainaren 25ean, aurrez hiru kanporaketa jokatuta- 18-30 urte bitarteko 18 bertsolarik kantatuko dute.

Atzo jokatu zen Gautegiz-Arteagan Jon Lopategiren omenez abiatu zen III. Argi Baltza Sariketako lehenbiziko kanporaketa eta Aitor Etxebarriazarragak lortu zuen finalerako zuzeneko txartela, saioa irabazita. Oihana Arana sailkatu zen bigarren, Aissa Intxausti hirugarren, Irati Alcantarilla laugarren, Ander Sarriugarte laugarren eta Enare Muniategi seigarren.


Oihana Arana Argi Baltza Sariketan atzo.

Bertsolari gazteei plaza eskaintzea helburu
Bertsolari gazteei plaza bat eskaintzea eta bertsolaritzaren presentzia eskualdeko herrietara zabaltzea ditu helburu Argi Baltza Sariketak, Lilibertso bertso eskolak aurkezpenean adierazi duenez, eta 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantatzen dute, eskualdekoak zein Euskal Herri osokoak. Janire Arrizabalaga eta Koldo Gezuraga eman zituzten aurtengo edizioaren xehetasunak.

Igande arratsaldeetan, 18:00etan
Ekaineko domeka arratsaldean bertsoz edertuko ditu Argi Batzak. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Atzokoa Gautegiz-Arteagan; datozen bi igandeetan Mendatan eta Ajangizen beste bi kanporaketa eta finala Muxikan, ekainaren 25ean, 18:00etan.

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea eta lau puntuaziorik altuenak sailkatuko dira. Iaz Ane Zuazubiskarrek irabazi zuen.

Hurrengo bi kanporaketak:
    Ekainak 11, Mendatan (Idatze Etxea): Koldo Muñiz, Koldo Gezuraga, Ane Zuazubiskar, Naroa Torralba, Iker Garitagoitia eta Maddi Sarasua.

    Ekainak 18, Ajangiz (Udal frontoian): Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro, Josu Sanjurjo, Maialen Akizu, Kerman Diaz eta Maddi Agirre.
    Ekainak 25, Muxika (Urretxindorra herri eskola).

Finala, ekainak 25, Musikan
III. Argi Baltza Sariketako finala Muxikan izango da ekainaren 25ean, 18:00etan, Urretxindorra herri eskolan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu