Txapelketa Nagusia 2009-10-04

Jone Uria algortarra nagusi Zestoan, Uxue Alberdiren aurretik

Jone Uriak irabazi zuen atzi Txapelketa Nagusiko lehen kanporaketa eta finalerdietako txartela lortu du. Bigarren, Uxue Alberdi gelditu zen, puntu eta erdira. Zestoan 750 lagunetik gora bildu ziren, frontoia erabat bete zen.
Jone Uriak irabazi du Txapelketa Nagusiko lehen kanporaketa eta finalerdietako txartela lortu du. Bigarren, Uxue Alberdi gelditu zen, puntu eta erdira. Zestoan 750 lagunetik gora bildu ziren larunbatean, frontoia erabat bete zen.  Zestoako bertsoak sarean dira Bertsoa.com-en.

8ko handitik hasi zen nabarmentzen Jone Uria. Guraso paperean jarri zituen Inazio Usarraldek bera eta Oihana Bartra. Semea astero joaten zaie etxera, tupperwarea hartuta, janari bila. Jone Uriak ironia handiz kantatu zuen gai honetan. Uxue Alberdi eta Iñaki Gurrutxagak osatutako ofizioa ere oso txalotua izan zen.

8ko txikian Jone Uriak eta Iñaki Gurrutxagak osatu zuten lanik txalotuena. Lagunak biak, joan zen asteko leku berean egin nahi zuen parranda Iñaki Gurrutxagak. Jonek nahiago zuen beste norabait joatea. Ideia freskoak izan zituen Jonek eta ondo erantzun zion Iñakik.

Puntu-erantzunetan parean ibili ziren gehienak. Hamarreko txikian, berriz, Oihana Bartrak eta Uxue Alberdik osatu zutena izan zen txalotuena. Ama-alabak ziren biak. Oihana, alaba, gaur ezkontzen da, baina bi ordu pasa dira eta senargaia ez da agertu. Paper hau bakarka berriro erabili zuen Oihanak.

Honela zioen kartzelako gaiak: "esku artean duzu sinatu beharreko papera". Bertsolari gehienek ezkontza batean girotu zuten bertsoaldia. Oihana Bartra lehengo gaira itzuli zen, eta umorez osatu zituen hiru bertsoak. Uxue Alberdi tratu txarrak jasaten dituen emakumearen larruan sartu zen, eta berea izan zen bertsoaldi txalotuena beharbada.


Sailkapena
1-Jone Uria                 661,5
2-Uxue Alberdi           660
3-Iñaki Gurrutxaga     642,5
4-Oihana Bartra         612
5-Miren Artetxe          583,5
6-Odei Barroso        574,5

Bertsolariak               8H            8T       Puntua       10T      Kartzela      DENERA
                       
Iñaki Gurrutxaga      124,5        134,5    118,0       132,5     133,0        642,5
Jone Uria                  138,5       137,5    122,5       130,0     133,0          661,5
Miren Artetxea          122,5      119,0    111,5       111,0      119,5          583,5
Oihana Bartra          120,5       108,0    114,5       131,0     138,0           612,0
Uxue Alberdi            131,5       126,0    125,0       133,5       144,0          660,0
Odei Barroso           114,5       109,5    116,5       116,0     118,0          574,5



Datorren asteburuan Leitzan eta Bilbon izango dira kanporaketak.

URRIAREN 10a, LARUNBATA
 Leitzako Udal Kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan
  Iñigo Olaetxea
  Ainhoa Agirreazaldegi
  Iñigo Mantzisidor "Mantxi"
  Ibon Ajuria
  Xabier Sukia
  Etxahun Lekue
  Aurkezlea: Fernando Anbustegi

 URRIAREN 11a, IGANDEA
 Bilboko Arriaga Antzokian, arratsaldeko 17:30etan
  Asier Otamendi
  Amaia Agirre
  Julio Soto
  Maddalen Arzallus
  Iñaki Zelaia
  Jexux Mari Irazu
  Aurtezlea: Maite Berriozabal 

Zortziko txikia.
2009-10-03 Zestoa

Zortziko handia.
2009-10-03 Zestoa

Puntu erantzunak
2009-10-03 Zestoa

Hamarreko txikia
2009-10-03 Zestoa

Kartzela.
2009-10-03 Zestoa

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri