"Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean" 2023-06-08

Irungo XIX. mendeko bertsolaritzari buruzko liburua idatzi dute Joxan Elosegik eta Aitor Errazkinek

Irungo XIX. mendeko bertsolaritzari buruzko liburua idatzi dute Joxan Elosegik eta Aitor Errazkinek
"Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean" liburuaren aurkezpena, ekainaren 14an

Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean liburua ondo dute Aitor Errazkinek eta Joxan Elosegik, Loidi beka irabazita, Irungo XIX. mendeko bertsolaritzaren ikerketa eginda. Datorren astean aurkeztuko dute lana, ekainaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Irungo CBA udal liburutegiko "Jose Antonio Loidi" aretoan.


Aitor Errazkin Vicente (Irun, 1977) Lehen Hezkuntzan graduatua eta Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Unibertsitate Masterduna da. Horrez gain, bertsolaria da eta egun Irungo AEKn euskara irakasle gisa dabil, baita Mondragon Unibertsitatean ere. Irunabar eta Txingudiko Bertso Eskolako kidea da.

Joxan Elosegi Arregi (Irun, 1955) filologian lizentziatutakoa da, eta euskara irakaslea eta itzultzaile lanetan dihardu. 2004. urtean Joxe Mari Lopetegi, errepublikanoen bertsolaria izeneko liburua argitaratu zuen, bertsolari irundarraren lana ezagutarazteko asmoz.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza