2022ko bertso plazaren azterketa 2023-06-15

Bertso plaza 2022: jaialdiak gora eta parekitasunean eusten

Bertso plaza 2022: jaialdiak gora eta parekitasunean eusten

2022ko bertso plazaren azterketa egin du Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako saio kopuru osoa aintzat hartuta. Orotara 1.069 saio egin ziren 2022an, 2019ko antzeratsu: 1.128 orduan. Datu orokorrak apalxeagoak izan arren, pandemia aurrean baino 74 jaialdi gehiago egin ziren iaz eta horrek bertsolarien parte hartze kopuru osoa pandemia aurrekoa baino handiagoa izatea ekarri du. 2019an 3.016 parte hartzen izan zituzten bertsolariek. 2022an, 3.229.

Formatuek dagokionez, jaialdiek gora egin dute pandemia aurretik eta otordu bueltakoak zein librekoak zerbait jaitsi dira. Txapelketak eta sariketak, plazako azterketatik kanpo zenbatzen dira.

Parekidetasunean, % 53 eta % 47
Txapelketak eta sariketak aintzat hartu gabe, 2022an plazako parte hartzeen %53,2 gizonezko bertsolariek egin zituzten eta %46,8 emakumezko bertsolariek. Pandemia garaian portzentaiak oso antzerakoak izan ziren (%53,5/%46,5) baina libreko eta lagunarteko saioen etenarekin argazkia ez zen erabat erreala, kontuan izanda saio mota horretan dagoela desorekarik handia parekidetasunean. 2022an, bertso afari eta bazkarien %53 mixtoak izan dira. %35etan gizonezkoek bakarrik kantatu dute eta %11,5etan emakumezko bertsolariek.

30 urtez beherako bertsolariak ia % 40
Belaunaldiartekotasunean azken urteeetan ez da aldaketa handirik datuetan. Plazan bertsolarien adin tarte nagusia 20-30 urte bitartekoa da. Parte hartzeen %31 egiten dituzte tarte horretakoek. Eta plazan dabiltzan bertsolarien % 37 30 urtez beherakoak izan ziren 2022an; 30-40 urte bitartekoak %29, 40-50 urte bitartekoak % 24 eta 50 urtez gorakoak %6.

Herrialdeka
2022ko 1.069 bertso saioak herrialdeka banatuta, %43 Gipuzkoan egin ziren, %30 Bizkaian, %13 Nafarroan, % 10 Araban, %4 Lapurdin, %1 Baxenabarren eta beste %1 Xiberoan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu