Bertsozale Elkartearen 20 urteko ekimenez 2023-06-19

Bertsolaritzak kultur ondare aitortza izango du Euskal Herri osoan

Bertsolaritzak kultur ondare aitortza izango du Euskal Herri osoan
Nafarroako Gobernua izan zen lehena bertsolaritza ondaretzat aitortzen, 2018an. 2022an Frantziako Gobernuaren eskutik etorri zen aitortza. Eta datozen hilabeteetan Eusko Jaurlaritzarena jasoko du bertsolaritzak, Bingen Zupiria bozeramaileak iragarri berri duenez.

Bertsolaritzak Ondare ez-materialeko Kultur Ondasun aitortza izango du Euskal Herri osoan, Bertsozale Elkartearen 20 urtetik gorako lanaren ekimenez, besteak beste. Urteak daramatza Bertsozale Elkarteak UNESCO bezalako nazioarteko erakundeen zein bertako administrazioetan ondare aitortza lortzeko lanean.



Nafarroako Gobernua izan zen lehena bertsolaritza ondaretzat aitortzen, 2018an Nafarroako kultur ondare izentatuta. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bideratu zuen eskaria. 2022an Frantziako Gobernuaren eskutik etorri zen aitortza, Bertsularien Lagunak Elkartearen ekimenez.



Datozen hilabeteetan Erdidego Autonomikoan Eusko Jaurlaritzaren aitortza jasoko du bertsolaritzak, Bertsozale Elkartearen eskariz. Bingen Zupiriak iragarri berri du prozesu hori bidean dela.



Bertsolaritza da ondare ez-materialaren «adibiderik argiena», Zupiriaren hitzetan: «Belaunaldiz belaunaldi komunitateak transmititzen, babesten eta aitortzen jakin duen adierazpen bizia da». Bertsolaritzaren «babesa eta transmisioa» bermatzeko konpromisoa du izendapenak.


 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza