Miren Artetxe eta Eli Pagola - Ño! komikia 2023-06-29

«Saretzea eta aliantzak keinu txikietan gauzatzen dira maiz eta komikian hori islatu nahi izan dugu»

Bertso saioen aurreko eta ondoreneko momentuetan dago zentratua. Aurreko emakumezko bertsolariei aitortza egin diete, gaurko belaunaldiak umorez interpelatzen jarriaz.

Bertsolaritzako 10 eszena komikira eraman dituzte Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariek, Maitane Gartziandiak ilustratuta. Ño! du izenburua eta Argiak argitaratu du. Bertsotako eszenak baino saio aurreko eta ondorenekoak kontatzen dira batez ere, detaile txikietan zentratuta. Lan honen jatorria Renon izandako bertsolaritzari buruzko kongresu batean kokatu du Miren Artetxek.



Ño! errima, interjekzioa, emakumeen diminutiboa...
Ño! hitzak ondo islatzen du komiki horren planteamendua eta hasieratik garbi samar izan zuten izenburua, Artetxeren esanetan. Batetik interjekzioa, bestetik bertsotan errima gisa duen oihartzuna, eta emakumeen diminutibotzat erabiltzea, hiruak batean biltzen dituelako.

Miren Artetxe: «Keinu txikietan osatzen da sare handi bat»
Saretzea eta aliantzen garrantziaz hitz egiten denean, hori zein detaile eta keinu txikietan gauzatzen den ekarri nahi izan dute komiki honetan. Hala azpimarratu du Miren Artetxek: «Keinu txikietan osatzen da sare handi bat eta keinu txiki horietan jarri nahi izan dugu arreta».



Eli Pagola: «Bazterrekoagoei begira egin dugu lan hau»
Bereziki aliantza horiek gauzatzen diren eremuari begira egindako lan gisa aurkeztu du Eli Pagola Ño komikia. Bereziki, bertso saioen aurreko eta ondoreneko momentuetan dago zentratua  «azken batean, bertsolarien arteko harremanak hori gertatzen direlako». Umore puntua ere nabarmendu du Pagolak.

Aurrekoei gorazarre
Eszena guztietan Joxepa Antoni Aranberri bertsolaria ageri da, nolabait gaurko belaunaldiak interpelatzen, umore puntu batetik. Pagolaren hitzetan, aitortza egin nahi izan diote aurreko bertsolariei.



Argia.eus-en eskuragarri
Ño komikia Argia.eus-en dago eskuragarri.

 

Albiste gehiago

Ilaski Serrano - kazetaria eta telebistako aurkezlea 2023-09-20

«Txapelketa Nagusikoa lan ahaztezinetako bat izango da»

Hitzetik Hortzera programarako jarriak 2023-09-20

«Presarenak» Joanes Ilarregiren bertso jarriak

Nerea Bruño - Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria 2023-09-18

«Aurten ere ahalegin berezia egin da euskara Nafarroa osora zabaltzeko helburuan»

Ione Narbaiza - Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2023-09-14

«Udazkeneko faseak 10 saio izango ditu eta sarrerak eskuragarri daude»

Leixuri Arrizabalaga - Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua 2023-09-14

«Benetan garrantzitsua da gure-gurea den bertsolaritza plazaratzea»

Igor Elortza - Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza taldeko kidea 2023-09-14

«Azpimarratzekoa da txapelketak bertso munduan duen garrantzia»