Urteurren ekitaldia egin dute Iurretan 2023-09-09

40 urte Bizkaiko betsolaritzaren behargintzan

40 urte Bizkaiko betsolaritzaren behargintzan

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urteko bidea egin du Bizkaiko bertsolaritzaren aldeko lanean eta ospakizun eguna izan zen larunbatekoa Iurretan. Belaunaldi ezberdinetako hirurogei lagun inguru bildu ziren festara.

Eguerdian ekitaldia egin zuten plazan eta bazkaritan jarraitu zuen ospakizunnak. Urteurrenaren harira, lau hamarkadako bidearen erakusgarri erreportaia manitsua landu du Bizkaiko Elkarteak eta bide horren argazki galeria zabala jarri du ikusgai. Bertsoa.eus-ek gako nagusiak ekarri ditu albiste honetara.



Duela lau hamarkada abiatu zen Bizkaiko Bertsozale Elkartearen bidea. 1983ko garai hartan, 1980 eta 1982ko Txapelketa Nagusien arrakastaren uberan, hasierako bertso-eskola gehienen sorrera garaian, Xabier Amurizaren teorizazio lanen borborrean… bertsolaritza aro berriaren hastapen betean, alegia. Bertso-eskolak saretzeko ekimena izan zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ernemuina. 1983an Bertsolari gazteen elkarte juridiko gisa inskribatu zen, ez gutxi kostata, Bizkaiko Gobernu Zibilean: Asociación de Bertsolaris Noveles de Vizcaya, gazteleraz inskribatzera behartuta. Santutxun izan zuen kabia.



Bertso eskolen arteko lankidetza indartzeko ez ezik eta saioak antolatzeko tresna juridikoa ere izan zen hasiera hartan, administrazioarekin dirulaguntzak lotzeko, kontratazioak egin ahal izateko eta abar…. Lehen pauso horren garapenetik, 1993an hartu zuen gaur eguneko izena, Bizkaiko Bertsozale Elkartea.



Berrogei urteotako bidearen ahots esanguratsuen testigantza jaso du erreportaiak. Herrialdeko bertsolaritza egituratzea eta antolatzea, bertso-eskolen garapena, bertsolaritza hezkuntzan irakasteko pausoa, BBK Sariketa, txapelketa eta bertsolaritzan emakumezkoen presentzia indartzeko lana dira aipatzen diren oinarri nagusietako batzuk.

Eta 40 urteotan dimentsioa biderkatu egin da alor guztietan: bertsolaritzan herrialdeko eskualde guztietan duen presentzian, bertso-eskolen zabalkundean, Hezkuntza arautuko ikasle kopurua, txapelketako jarraipena, emakumezko bertsolarien presentzia… Izan zuten zer ospatua Iurretan. Erreportaia osoa hemen.

Iurretako  ospakizun ekitaldiko argazkiak



Ospakizuneko galeria zabala hemen

 

 

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu