Harituz Bertsozale Taldearen eskutik 2023-09-19

Ostiralean hasiko da III. Pello Errota Sariketa Tolosaldean, belaunaldi arteko formatu berrian

Ostiralean hasiko da III. Pello Errota Sariketa Tolosaldean, belaunaldi arteko formatu berrian

III. Pello Errota Sariketa ostiralean hasiko da Tolosaldean, Berrobin. Harituzek antolatzen du bi urtez behin eta 12 bertsolari arituko dira kantuan. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Lehenengo saioa ostiral honetan jokatuko da Berrobin, Gaztegunean, afalondoan. Bigarrena datorren ostiralean Ikaztegietako ostatuan. Finala Asteasun, urriaren 20an.

Adin desberdinetako bertsolariak
Pello Errota Sariketak aurtengoan adin desberdinetako bertsolariak tartekatu ditu bi kanporaketetan. Aurreko bi edizioetan, batez ere 25 urtetik aurrerako gazteei ematen zieten aukera. Oraingoan belaunaldiartekotasunak hartu du lehentasuna eta baita Harituzeko gazteek kantatzekoa aukera izatea ere. Esaterako, sariketan parte hartuko duten June Aiestaran beasaindarra, Beñat Zeberio asteasuarra eta Eki Mateorena leitzarra Harituzen elkartzen dira bertsotan.

Sariketa formatuan, eta Euskal Herri osoko bertsolariekin, Mingañe Saltsan bertso-afari sariketak abiatu zuen belaunaldi desberdinak uztartzeko ekimena iaz, Leitzeko bertso eskolaren eskutik. Harituzek, belaunaldiartekotasun hori 17-18 urteko gaztetxoengana zabaldu du Pello Errota Sariketan eta kanporaketa bakoitzean 17-18 urte bueltako bi bertsolari gaztek kantatuko dute 30 eta 40 urtetik gorakoekin.


Berrobin, ostiral honetan, Gaztegunean, 20:30etan:
Eli Pagola
Sarai Robles
Iñaki Gurrutxaga
Haira Aizpurua
Unai Mendizabal
Beñat Zeberio

Gai-jartzen, Joanes Zubia

Ikaztegietan, irailaren 29an, ostatuan, 20:30etan:
Jexux Mari Irazu
Maialen Akizu
Maddi Ane Txoperena
Eñaut Martikorena
June Aiestaran
Eki Mateorena

Gai-jartzen, Imanol Artola 'Felix'

Afaritarako txartela eskuratzeko, bizum bidez, 670207814. Berrobin, Iriarte jatetxean eta herriko dendan. Ikaztegietan, ostatuan bertan.



Finala Asteasun urriaren 20an, ostirala
Pello Errota Sariko finala Asteasun jokatuko da urriaren 20an eta bi kanporaketako lehen bi sailkatuek osatuko dute finaleko laukotea. Iturriondo jatetxean izango da eta Oibar Olano herritarra ariko da gai-jartzen. Txartelak, jatetxean bertan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri