Ligaxka faseko saioak 2023-09-19

Asteburuan hasiko da Taldekako Xilaba Ozazen eta Urruñan

Asteburuan hasiko da Taldekako Xilaba Ozazen eta Urruñan

Ostiralean hasiko Taldekako Xilaba Ozazen. Ligaxka faseko saioak izango dira lehen fase honetan. Ostiralean, Herriko Gelan, 19:00etan, Kakoiak eta Hazparke taldeak ariko dira, Zuberoako eta Hazparneko bertsolariak.

Larunbatean, Urruñan izango da hitzordua. Muttikoak eta 3 Kasko taldeak arituko dira kantuan, Berttoli elkartean, 19:00etan.

Datorren astean, beste bi saio izango dira Saran eta Amenduzen, Eiheran. Saran, Peka Trinketan, Lizaieta ta Kakoiak ariko dira, ostiralean, 19:00etan. Amenduze-Eiheran, Eskukula eta Ez dok 5, taldeak, 19:00etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza