Irailaren 22an abiatuko da Ozazen 2023-09-06

Bederatzi talde eta 38 parte hartzaile izango ditu aurtengo Taldekako Xilabak

Bederatzi talde eta 38 parte hartzaile izango ditu aurtengo Taldekako Xilabak
Bederatzi saio izango ditu. Finala Aiherran, azaroaren 18an, larunbatez.

Taldekako Xilaba irailaren 22an abiatuko da 38 parte hartzailerekin. Horietatik 16 emakumezkoak. Atzo aurkeztu zuen Bertsularien Lagunak Elkarteak 2023ko edizioa «usaiako eta ez hain usaiako bertsolariak elkartzen dituen jostetarako lehia» gisa. «Aurten ere bertsolari zahar eta berriak agertuko zaizkigu kantura, gai ematera edo epaitzera». 2023ko edizioak bederatzi talde izango ditu eta orotara bederatzi saio jokatuko dira. Ligaxka lehenik, bi finalaurreko ondoren, eta finala. Hauxe da egutegia:


Ligaxkako saioak Ozazen, Urruñan, Saran, Amenduze-Eiheran, Hendaian, Baionan (bi saio), Hazparnen eta Alduden izango dira.

Taldeak hiru multzotan banatuta
Bederatzi taldeak hiru multzotan banatuko dira eta elkarren artean jokatuko dituzte ligaxkako saioak. Hona hemen multzo bakoitzeko taldeak. A multzoan, Kakoiak, Hazparke eta Lizaieta ariko dira kantuan. 


B multzoan, Muttikoak, 3 Kasko eta Ipinitzeko bertsuak.

C multzoan, Eskukula, Ez dok 5 eta Zizpa txispa.

Finalaurrekoetako eta finaleko orduak eta lekuak ere argitu ditu antolakuntzak: urriaren 28an, Muskildin, Posonposenean, 19:30etan; azaroaren 4an, Azkainen, kiroletan, 19:00etan.

Finala, Aiherra, azaroaren 18an, 17:00etan, bertso bazkari eta guzti.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu