Ozazen eta Urruñan 2023-09-25

Harrera beroz abiatu da Taldekako Xilaba Ozazen eta Urruñan

Harrera beroz abiatu da Taldekako Xilaba Ozazen eta Urruñan
Hazparkek eta Muttikoak (argazkiko taldea) taldeek irabazi dute lehen puntua. Hurrengo hitzorduak, Saran eta Amenduzen.

Bertsozaleek harrera beroa egin diote Taldekako Xilabaren edizio berriari. Ostiral eta larunbatean jokatu ziren ligaxka faseko bi kanporaketa eta bietan erantzun bikaina izan zen. Hazparkek eta Muttikoak taldeek irabazi dute lehen puntua. 


Hazparke taldea Ozazen.

Ozazeko herriko gela mukuru bete zen ostiralean. Kakoiak etxeko taldean: Beñat Larrory, Aetz Etxart, Xan Alkhat, Joanes Etxebarria eta Leire Casamajou. Hazparke taldean: Irantzu Idaote, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate. Giro ederrean, bertsu eta kantu, publikoak hasera haseratik gozatu zuen Aimar Karrikak proposaturiko gaiekin.


Kakoiak taldea Ozazen.

Larunbatean Urruñan Muttikoak eta 3Kasko taldeak lehiatu ziren. Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxek osatzen duten Muttikoak taldeak. 3Kasko taldea ordezkatuz aldiz, Maialen Berra, Lur Renteria eta Marga Berrak kantatu zuten. Berttoli elkartea jendez bete zen eta bertsoaldi politak entzun ziren Karlos Aizpurua gai emaileen esanetara.


3 Kaskoak taldea Urruñan.

Saran eta Amenduzen
Hurrengo geltokiak: irailaren 29an ostiralez, Sarako Urtxola ostatuan trago eta pintxo 19:00etan, Lizaieta eta Kakoiak. irailaren 30an Amenduzeko Eiheran bertso afaria 19:00etan Eskukula eta Ez dok 5.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa