Izen-ematea zabalik 2023-10-03

XXI. mendeko bertsolaritzari buruzko Ikastaroa UNEDen

XXI. mendeko bertsolaritzari buruzko Ikastaroa UNEDen
Xabi Payak emango du ikastaroa. 16 ordukoa izango da, doakoa, urrian eta azaroan, online.

XXI. mendeko bertsolaritzari buruzko ikastaroa eskainiko du UNEDek udazken honetan, Asmoz Fundazioarekin lankidetzan. Xabi Paya bertsolariak gidatuko du hamasei orduko formakuntza. Bi orduko sei saio izango ditu, online. «Unibertsitate mailan gaur egun ez da bertsolaritza ikergai duen ikasgairik ez titulurik. Ikastaro honek, bere txikian, hutsune hori betetzeko lehen mugarria izan nahi du» dio ikastaroaren informazioak.

Ikastaroaren helburuak
XXI. mendeko bertsolaritzari buruzko ikastaroak hiru helburu nagusi izango ditu:

- Bertsolaritza XXI. mendean ulertzeko irizpideak eta gakoak ezagutaraztea.
- Bertsolaritzaren mugimendua testuinguratzeko baliabideak ematea.
- Egungo bertsogintzaren teknikak eta joerak ulertzeko tresnak eskuratzea.

Sei lan saio
Ikastaroak bi orduko sei lan saio izango ditu. Lehen saioan bertsolaritzaren oinarri nagusiak azalduko dira. Bigarrenean bertsolaritzaren historiaren errepasoa egingo dute. Hirugarrenean, ikerketarako langai garrantzitsuak diren bertso-paperak aztertuko dira. Laugarren eskolan bat-bateko bertsogintzan jarduteko tekniken inguruko azalpen praktikoak izango dira nagusi. Bosgarren saioan ikasleak bertsozale kualifikatuaren paperrean arituko dira, bat-bateko bertso-saioak interpretatzeko eta hobeto ulertzeko tresnak baliatuz. Azken saioan, bertsolaritzaren egungo iker-lerroen berri jasoko dute ikasleek.

Urriaren 16tik azaroaren 20 bitartean
Formakuntza urriaren 16 eta azaroaren 20 artean egingo da eta asteko saio bateko maiztasuna izango du. Bi ordutako 6 saiotan banatuko da formakuntza eta saio guztiak teorikoak izango dira. 17:00etatik 19:00ak arte izango dira saioak. Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek test bat edo ariketa sorta labur bat egin beharko dute, saioan landutako edukien osagarri.

Doako ikastaroa
XXI. mendeko bertsolaritzari buruzko ikastaroan izen-ematea doakoa da. Informazio xehea hemen aurkituko duzu. Izena emateko lotura, hementxe.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu