Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2023-10-12
Bertsolaritza eduki interesgarriz beteta dator aste honetako Hitzetik Hortzera ere. Iurreta eta Lazkaoko jaialdietako bertsoak dakartza batetik. Iurretako San Migeletako jaialdi jendetsuan, Joanes Illaregi, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga aritu ziren kantuan Maite Berriozabalen esanetara. Lazkaon, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Andoni Egaña eta Amets Arzallus Iker Iriarteren esanetara.

Aitor Etxebarriazarragaren bertso jarriak
Aitor Etxebarriazarragaren Zahartuo gara sorta eskainiko du aste honetan Hitzetik Hortzerak, bi astez behin dakarren bertso jarrien eskaintzaren baitan. Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra musikariek lagunduko du Etxebarriazarraga.

Hitanoa bertsolaritzan, Beñat Muguruzaren eskutik
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Beñat Muguruza EHUko ikertzailea elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak, hitanoaren inguruan.

2017ko Txapelketa Nagusian hitanoak izandako erabilera aztertu zuen Muguruzak. Aurretik 1986tik ordura arte jokatutako Txapelketa Nagusiak hartu zituen eta bertan hitanoak izandako presentzia zein zen aztertu zuen. Ondoren 2017ko erabilerarekin alderatzeko. Urteekin apaltzen joan da erabilera, nahiz eta 2017an presentzia apur bat izan zuen hitanoak. Txapelketa Nagusiko hitanoaren erabilera aztertzeaz gain, hainbat bertsolari ere elkarrizketatu zituen eta ikerketari ekarpen aberasgarria egin zioten. “Noka eta toka hoskide… bertsolarien adiskide?” izenburuko ikerketa osatu zuen Mintzola eta EHUren beka eskuratuz.

Dragoi Bolari buruz galdetzeko aukera ere ez du galdu Mirari Martiarenak. Izan ere Beñat Muguruzak, Garbiñe Bereziartuarekin batera ETB1n emandako Dragoi Bola marrazki bizidunetan hitanoak izandako erabilerari buruzko ikerketa ere egin baitu.
Gogoratu Hitzetik Hortzera, larunbat gauean 21:00etan izango dela ETB1en.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28