Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-10-15

Julio Soto irabazle Vianan eta Joanes Illarregi Uharten

Julio Soto irabazle Vianan eta Joanes Illarregi Uharten
Datorren larunbatean jokatuko da azken final-laurdena Leitzan.

Julio Sotok eta Joanes Illarregik irabazi dituzte Viana eta Uharteko final-laurdenak, hurrenez hurren. Gorritiarra atzo gailendu zen Vianan jokatu zen Nafarroako Txapelketako lehen saioan. Leitzarra gaur nagusitu da Uharten. Biek zuzenean lortu dute finalaurrekorako txartela.

Vianan atzo jokatu zen saioa. Julio Sotorekin batean, Aitor Irastorza, Patxi Castillo, Ekhiñe Zapiain, Urko Gartzia eta Xabat Illarregi aritu ziren kantuan, Zigor Gartziak gaiak jarrita. Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu zen sailkapena:

1. Julio Soto Ezkurdia----------- 380
2. Xabat Illarregi Marzol---------377,5
3. Ekhiñe Zapiain Arlegi-------- 338
4. Urko Gartzia Aleman-------- 300
5. Patxi Castillo Graciarena---- 294
6. Aitor Irastortza Arrizubieta--287

Julio Sotok Agoizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 11ean.



Uharten hirugarren final-laurdena

Gaur Uharten jokatu da azkenaurreko final laurdena eta sei bertsolari aritu dira han kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Mikel Lasarte, Beñat Astiz, Joanes Illarregi, Ainara Ieregi, Julen Zelaieta eta Eki Mateorena, Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara.

Honela geratu da saioko sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol-------- 384,5
2. Eki Mateorena Zozaia--------- 324
3. Julen Zelaieta Iriarte-----------315
4. Mikel Lasarte Cia-------------- 312
5. Beñat Astiz Isasi---------------305
6. Ainara Ieregi Aranburu------- 261

Behin-behineko sailkapena
Nafarroako Txapelketan lau final-laurden jokatuko dira eta fase honetan 24 bertsolaritik 18 pasako dira. Lau saio irabazleak eta beste hamalau puntuen baitan. Hemen behin-behineko sailkapena, Leitzeko saioaren faltan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu