Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2023-10-19

Odieta, Lazkao eta Iurretako bertsoak eta Itxaso Paya Hitzetik Hortzeran

Odieta, Lazkao eta Iurretako bertsoak eta Itxaso Paya Hitzetik Hortzeran
Itxaso Paya sortzaile algortarra elkarrizketatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzeran. Horrez gain, Odietatako bertso musikatuak eta Lazkaoko eta Iurretako jaialdiak izango dira larunbatean 21:00etan ETB1en.

Odieta, Lazkao eta Iurretako bertsoak emango ditu Hitzetik Hortzerak aste honetan. Odietan, Esan Erran irratiaren 25. urteurrenean antolatu zen bertso musikatuen saioko bertsoaldiak izango ditugu aste honetako Hitzetik Hortzeran. Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Nerea Ibarzabal aritu ziren kantuan; Iñigo Ibarraren esanetara eta Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek lagunduta.



Lazkaon Amets Arzallus, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan Iker Iriartek gaiak jarrita. Iurretan berriz Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Joanes Illarregi eta Maialen Lujanbiok kantatu zuten. Maite Berriozabalek gidaturiko saioan.



Itxaso Paya gonbidatua
Aste honetan Itxaso Paya bertsolaria eta beste hainbat alor desberdinetan aritua eta aditua elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak. ALBEko bertso eskolako kideak, Maria Riverorekin batera, azaroaren 26an estreinatuko du `eMCumeak´ satira musikala. Euskal emakume sortzaileen errealitatea umorez oholtzara eramatea eta ikusgarri egitea da euren asmoa. Getxon estreinaldia egin ondoren Euskal Herrian barrena ibiliko dira antzokiz antzoki.



Urriaren 21ean ospatuko diren BEST jaialdiari buruz ere arituko dira Itxaso Paya eta Mirari Martiarena. Bizkaiko Emakume Sortzaileen II. Topaketak antolatzen buru belarri ari baita Zelako Kultur Ideiak Kooperatibako lantaldearekin. Iaz sortu zituzten topaketa hauek, Bizkaiko emakume sortzaileen sarea osatzeko, ezagutzeko eta kezkak elkarbanatzeko topagune bat sortuz. Egun guztiko egitarauaren barruan bertso saio berezi bat ere antolatu dute. Bertsopotorrea deitu diote, bertsoa eta stand-up-a uztartuko dituen emankizuna izango da.





 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»