Bernardo Mandaluniz plaza - Bertsolari Bertsozale podkasta 2023-10-20

«Gaiak prestatu eta onak ote diren kezka etengabe hori oso gogorra da»

2023/podkastak/4-BB-BernardoMandaluniz-231013.mp3.mp4
Mandalunizek ia mende erdia darama gai-jartzaile eta aurkezle lanetan, 1976an hasita. Bertsolaritzan lan asko eta ona egin den sentipena du. Bere ustez, Amurizak iraultza ekarri zuen eta haren parekoa da emakumezkoen presentziak dakarrena.

Bernardo Mandaluniz Plaza (Atxuri, 1951) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Mandaluniz bertsolaritzan bide luzea daraman eragileetako bat da, bereziki Euskal Herri mailako gai-jartzaile eta aurkezle lanetan eta Mungiako bertso-eskolan. 1976an aritu zen lehenengoz gai-jartzaile beharretan, Taket bertsolariaren omenaldian.

Plazan bat-batean ere probatua da Bernar. 1985an Txapelketa Nagusiaren gai-jartzaile taldera bildu eta geroztik presentzia handia izan du Mandaluzek gai-jartze eta aurkezle lanetan. Euskal Herriko finalean ere aurkezle izana da atxuriarra.

Bertsolaritzan lan asko eta ona egin den sentipena du. Bere ustez, Amurizak iraultza ekarri zuen bertsolaritzan eta haren parekoa da orain bertsolaritzan emakumezkoen presentziak dakarrena. Entzun bere bertsolaritza testigantza.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu