Nahia Sasco - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2023-11-06

«Ene inguruan batere presente ez zen mundu baterako ateak zabaldu dizkit bertsolaritzak»

2023/podkastak/6-BB-NahiaSasco_231103.mp3.mp4
Ortofonia (logopedia) ikasketak egin ditu. Taldekako Xilaban finalean kantatuko du Hazparke taldearekin.

Nahia Sasco bertsolaria (Lekuine, 1998) ikastolan bertsozaletu zen eta ttipitatik hasi zen bertso eskolan. Haurra zela, etxean eta inguru gertukoan ez zitzaion bertso girorik suertatu baina gurasoek umetatik esaten zioten euskararekin bazuela lotura berezi bat.

Hizkuntzarako erakarmenak bertso mundura eta bertsolari izatera ez ezik, ortofonia (logopedia) ikasketak egitera ere bultzatu du. Zazpi urteko bidea eginda, Euskal Herrira itzuli berria da eta Hazparnen bizi da egun.

Sascok adierazi du bertsolaritzak bere inguruan batere presente ez zen mundu baterako ateak zabaldu dizkiola. Sentimendu goxoekin lotzen du bertsoa eta bereziki haurtzaroarekin.

Ikasketak amaitu eta Euskal Herrira itzulita, berriro bertso kurpilean murgildu da. Xilabako taldekakoan hartu du parte eta finalean izango da bertsotan Hazparneko Hazparke taldearekin. Bertsolaritzaren erronka leku gehiagotara iristen jarraitzea dela uste du, besteak beste, eta guztien ekarpenak baliatzen asmatzea izango da gakoa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza