Olakueta pilotalekuan, 17:00etan 2023-11-07

Bizkaiko Txapelketa finalaurrekoetan sartuko da zapatuan Berrizen

Bizkaiko Txapelketa finalaurrekoetan sartuko da  zapatuan Berrizen
Bertsotan: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas', Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Koldo Gezuraga Seijido eta Xabat Galletebeitia Abaroa, Itxaro Juaristik aurkeztuta.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak finalaurreko faseari ekingo dio, aurreko finalistak ere saioetan direla. Zapatuan Berrizen jokatuko da lehena, azaroaren 11n. Olakueta pilotalekuan da hitzordua, 17:00etan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Bertsotan:

    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
    Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
    Gorka Pagonabarraga Agorria
    Iruri Altzerreka Martinez
    Koldo Gezuraga Seijido
    Xabat Galletebeitia Abaroa

Seikotetik, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga eta Xabat Galletebeitia dira txapelketan orain sartuko direnak. Beste hiruak, kanporaketetatik datozenak. Iruri Altzerreka eta Eneko Abasolo Abarkas saioa irabazita,  Koldo Gezuraga puntuen baitan sailkatuta.

Gai-jartzaile lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea aritu da. Epaile: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga.

14 bertso puntuagarri, eta puntuak ganbaran
Fase honetan bertsolariek 14 bertso puntuagarri kantatuko dituzte. 9 ofiziotan eta 5 bakarka ganbaran.

Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.

    Ganbarako lana:
Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.

Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Olakueta frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.

Berrizkoaren ondoren, Santurtzin eta Lemoan izango dira beste bi finalaurrekoak, azaroaren 18 eta 25ean.

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu