Lesakan, 11:00etan Harriondo Kultur etxean 2023-11-14

'Oinak bidean' Lesakako bertsolaritzaren ibilbide interaktiboa estreinatuko dute igandean

Lesakako bertsolarien biografiak eta haien sorta bana jarri dituzte sarean.

Lesakako bertsolaritzarekin harremana duten 9 leku lotuta, Oinak bidean herriko bertsolaritzan oinarritutako 7,5km-ko ibilbide interaktiboa prestatu dute Irain Eskolak eta Bortziritako Bertso Eskolak, Lesakako Udalarekin elkarlanean. Igande honetan estreinatuko dute, Nafarroako Txapelketako azken finalaurrekoa Lesakan jokatuko dela baliatuta.

Ibilbide gidatua da eta goizeko 11:00etan abiatuko da Lesakako Harriondoa Kultur Etxetik. Bertan egin izan dira Nafarroako Txapelketako saioak eta egun ere bertsolaritzan erreferentziazko toki bat da Lesakan.

Geldialdietan azalpenak
Oinak bidean ibilbideak bederatzi geldialdi ditu, Lesakako bertsolaritzarekin zerikusia dutenak guztiak. Igandean, Lesakako bertsolaritzarekin lotura dute pertsonek azalpenak emango dituzte geldialdi bakoitzean.

Ibilbidea seinalizatzeko kultur etxearen kanpoaldean panel bat jarriko da. Web orri propioa ere badu, Lesakako bertsolaritzaren hainbat informazio eskaintzen duena.

Lesakako bertsolariak eta bertso sortak sarean
Oinak bidean ibilbide interaktiboaren atzean lan handia egin dute Lesakako bertsolaritzaren historia bildu eta sareratzen. Lesakako bertsolari eta bertsolariza eragileen biografiak eta bakoitzaren bertso sorta bana jarri dute sarean, audioan eta idatziz.

Geldialdiak, bertsolaritzak presentzia izan duen guneetan
Ibilbidean barrena, bertsolaritzak presentzia berezia izan duen guneetan geldialdiak kokatu dituzte: saioak egin izan diren lekuak, bertsolarien etxeak, tabernak, bertsotan aipatutako tokiak... ibilbideari forma emanez.

Hori guztia eta gehiago, igandean, 11:00etan Lesakan. Goizean ibilaldia eta arratsaldean Nafarroako Txapelketako azken finalaurrekoa.

Albiste gehiago

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Miren Artetxe Sarasola-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu berritan 2026-09-21

"Ilusio berezia egiten dit Eibarren Alaia eta Nerearekin kantatzeak"

Maddi Ane Txoperena Iribarren-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu ostean 2026-09-21

"Guztiz konforme nago egindakoarekin"

Xabat Galletebeitia Abaroa-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu berritan 2026-09-21

"Lehen postuetatik gertuago egotea espero nuen"

Peru Abarrategi Sarrionandia-EHBT26 Hazparneko saioa amaitu berritan 2026-09-21

"Saioan zehar eroso egon naiz, baina apur bat luze egin zait"