Larunbatean eta igandean 2023-11-29

Hitzetik Hortzera Nafarroako finalean

Hitzetik Hortzera Nafarroako finalean
Abenduaren 2an Nafarroako Finala zuzenean emango da ETB4n eta igandean Hitzetik Hortzera berezia izango 15:00etan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian. Bertan ariko dira kantuan Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.

Finala zuzenean ikusteko aukera izango da ETBn. Arratsaldeko 16:45etik aurrera ETB4n jarraitu ahal izango da Anaitasunako saioa, Ilaski Serranok aurkeztutako programa berezian. Ilaskik alboan izango du Aimar Karrika bertsolaria, bere ikuspuntua eman eta saioaren analisia egiteko.

Ondoren, 21:00etatik 22:00etara ETB1en saioaren bukaera eskainiko da. Finaleko buruz burukora iritsi diren bi bertsolarien arteko saioa.

Txapeldunarekin elkarrizketa
Finalaren biharamunean, abenduaren 3an, igandean, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan ETB1n. Anaitasunako bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da.

Finalak beti dira bereziak, bai bertsozaleentzat eta baita bertsolarientzat ere. Alaitz Rekondok jantziko dio txapela aurtengo Nafarroako txapeldunari. Zortzi bertsolariek eskarmentua dute plazan eta baita txapelketan ere.

Eneko Lazkozek zortzigarren finala du haurten. Hiru aldiz iritsi da buruz burukora Etxarrikoa. Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi hirugarrenez ariko dira finalean. Julio Soto da Nafarroako finaletan eskarmentu gehien duen bertsolaria, hamaikagarren finala du Gorritikoak eta bost alditan izan da txapelduna. Saioa Alkaiza da gaur egungo txapelduna eta bigarren finala du larunbatekoa iruindarrak, Josu Sanjurjo lesakarrak. Estreinako aldia dute finalean Saats Karasatorre etxarriarrak, Sarai Robles barañaindarrak.


Mirari Martiarena Hitzetik Hortzerako aurkezlea.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu