Larunbatean 21:00etan ETB1n 2023-12-08

Hitzetik Hortzera Begoña Iturrizarekin

Hitzetik Hortzera Begoña Iturrizarekin
Bilbotarrak jantziko dio txapela 2023ko Bizkaiko Txapeldunari, eta bera izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako protagonista. Larunbatean, 21:00etan, ETB1n.

Gaztetan euskara berreskuratzen hasi zenean bertsozaletu zen Begoña Iturriza. Euskaltzaindiak antolatutako ikastaroetan eta baita Xabier Amurizak gidatutakoren bateanere. Hala ere, bere bertsozaletasunaren mugarri izan zen 1980an jokatutako Txapelketa Nagusiko finala. Karmelo Balda pilotalekuan bertan izan zen Begoña Iturriza eta momentu hunkigarri bezala gogoratzen du final hura.

Ondoren hasi zen Santutxuko bertso eskolan eta Bilbon sortu zen bertso-mugimenduan antolakuntzan eta inurri lanean. Bertso eskolak emanez, saioak antolatuz eta tokatzen zenean bertsoak jarri eta abestuz. Garai haietako lanez eta Bizkaiko gainerako bertso eskolekin zuten harremanaz arituko da hizketan Mirari Martiarenarekin.

Begoña Iturriza bertso eskolan hasi zenean oso emakume gutxi ziren bertsoaren bueltan zebiltzanak; eta emakumeek plazan izan duten bilakaerari buruz ere arituko dira. Pozez eta gustora ikusi eta entzuten ditu gaur egungo emakume bertsolariak.



Lemoako finalaurrekoa
Bizkaiko finalaren atarian, txapelketan jokatu zen azken finalaurrekoaren errepasoa egingo dute aste honetako Hitzetik Hortzeran. Lemoan izan zen eta honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan Aissa Intxausti, Josune Aramendi, Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal, Ibai Amillategi eta Onintza Enbeita. Idoia Anzorandiak egin zituen aurkezle eta gai-jartzaile lanak. Hitzetik Hortzera larunbatean, 21:00etan, ETB1n.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu