Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2023-12-20

Bertso jarriak Hitzetik Hortzeran

Eñaut Agirre bertsolaria eta bertso jarriak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzerako protagonista.Larunbatean, 21:00etan, ETB1n.

Denboraldi honetan Hitzetik Hortzeran bertsolari desberdinek jarritako bertso jarriak eskaini dira. Hori dela eta, bertso jarriei buruz eta hauen funtzioei buruz hitz egiteko elkarrizketatuko dute Eñaut Agirre bertsolaria. Ezaguna da hernaniarra bertso jarrien zalea izateaz gain, bertso jarrien inguruan egin duen lanketa hainbat emanaldietan.

Etxean eta bertso eskolan, umetatik egon dira bertso jarriak presente Eñaut Agirreren bizitzan. Bakarrik dagoenetan abesteko ohitura ere izaten du, errepikatuaren errepikatuaz ikasi ditu hainbeste sorta buruz. Bertso jarrien funtzioaz arituko dira hizketan Eñaut eta Mirari. Euskal Herriaren historiaren zati bat bertso jarrietan topatu baitaiteke.

Auskalo zeinek jarriak izeneko emanaldia kasualitatez sortu zuen Unai Agirre anaiarekin batera. Bertso zahar eta berriak abesten dituzte herriz herri. Bertso jarriak kantatzeaz gain, sorten historiak eta azalpenak ere ematen dituzte Agirre anaiek. Bertso jarri horietako batzuk entzuteko aukera ere izango da programan.


Agin Labururen bertso jarriekin osatuko dute programa. Astigarragan egindako Orri zuriak betetzen dokumentalean bildutako familia baten gertaera gogorrei jarritako bertsoak. Orri zuriak izenburuko sortan Gerra Zibilean gertatutako bere herriko pasartea ekarri du bertsotara aginek.



XILABAko finaleko bertsoaldiak

Aiherran egin zen XILABAko taldekako finaleko bertsoaldiak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Muttikoak eta Hazparke taldeak aritu ziren kantuan.

Muttikoak taldea Irati Alcantarilla, Miren Artetxe, Ibai Lekuona eta Haize Lekuonak osatu zuten. Hazparke taldea berriz Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate. Gai emaile lanetan Amaia Castorene eta Xalbat Alzugaray aritu ziren.

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra