Larunbat gauean 21:00etan ETB1n. 2024-01-19

Lesakako Oinak bidean ibilbide tematikoa Hitzetik Hortzeran

Lesakako Oinak bidean ibilbide tematikoa Hitzetik Hortzeran
Lesakan bertsoari buruzko ibilbide tematikoa osatu dute eta ibilbidearen nondik norakoak erakutsiko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Ondarroa eta Aramaioko bertsoaldiak eskainiko ditu. Larunbat gauean 21:00etan ETB1n.


Lesakako Irain eskola publikoak, Bortzirietako bertso eskolak eta Lesakako udalak 7,5 kilometroko ibilbide tematikoa prestatu dute. Oinak Bidean du izena eta Lesakako bertsolaritzaren ibilbidea da. Azaroan aurkeztu zuten eta Hitzetik Hortzerako lan taldeak bertara hurbildutakoekin batera egin zuen estreineko ibilaldia.

Lesakako Harriondoa Kultur Etxean hasi eta bukatzen den ibilbide zirkular honek, Lesakako bertsolaritzarekin harremana duten bederatzi leku lotzen ditu. Estreinatzeko, azaroko igande goiz batez ibilbide gidatua egin zuten. Eneko Fernandez bertsolariak egin zituen gidari lanak. Eguraldi eguzkitsua lagun, 50 bat lagunek osatu zuten ibilbidea, geldialdietan bertsoak eta azalpenak adituz. Honela, Makuko bordan bere aitatxiari eta Olaetxea bertsolari familiari buruzko azalpenak eman zituen Jon Abrilek; Harizpen Manolo Arozenak eta Joxe Juan Zubieta Etxabek; Lindurrenbordan sagardotegien eta bertsoaren arteko loturaren ingurukoak aditu zituzten Juan Mari Lopezen ahotik, Txakaingo iturriaz aritu ziren Ainara eta Edurne Aranburu, Mikelainea etxearen parean Eneko Fernandez bera, plazan solasean aritu zen Estitxu Fernandez, Arrano elkartean Maddi Ane Txoperena, Josu Txoperena aritu ziren bertsotan eta Iban Garrok eman zituen azalpenak eta bukatzeko Abasenea etxearen parean Egoitz Telletxea.
Gainera, web orri propioa ere badauka Oinak Bidean ibilbideak; bertan, ibilbideari buruzko informazioa (interes-puntuak, bertsoak, bertsolariak, etab.) eta QR bidez track-a ere eskura daitezke. Seinalizazioa ere paratu dute bidean, nahi duenak noiznahi egin ahal izateko.



Ondarroako eta Aramaioko jaialdiak
Ondarroako Beikozinin Iñaki Lersundik egin zituen gai-jartzaile lanak eta bertsotan aritu ziren Maialen Akizu, Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga eta Garazi Navarro.
Aramaion berriz Sabin Abarretegi, Unai Iturriaga, Joanes Illarregi eta Jone Uria aritu ziren kantuan. Saioaren gidari Peru Abarrategi aritu zen.



Hitzetik Hortzera larunbatean 21:00etan ETB1n.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa