Kultur etxean 17:30etan 2024-01-23

Igandean hasiko da Arabako Txapelketa Izarran

Igandean hasiko da Arabako Txapelketa Izarran
Bertsotan: Peru Abarrategi Sarrionaindia, Paula Amilburu Izargarai, Danel Herrarte Nafarrate, Eli Zaldua Barquin, Aitor Ugarte Eriz eta Ekaitz Samaniengo Curiel. Gai-jartzaile lanetan Olatz Santocildes Martinez.

Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa Izarran, lehen txapelketa jokatu zenetik 40 urteko bidea eginda. Sei bertsolariok ariko dira oholtzan: Peru Abarrategi Sarrionaindia, Paula Amilburu Izargarai, Danel Herrarte Nafarrate, Eli Zaldua Barquin, Aitor Ugarte Eriz eta Ekaitz Samaniengo Curiel. Gai-jartzaile lanetan Olatz Santocildes Martinez ariko da. Kultur etxean 17:30etan izango da hitzordua. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara.

13 bertso puntuagarri
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.


Beste bi final laurdenak Oionen eta Laudion


Otsailak 4 Oionen, 17:30etan

Manex Agirre Arriolabengoa
Xabi Igoa Eriz
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Orlando Arreitunandia Arinas
Aroa Arrizubieta Barredo
Maddi Agirre Epelde

Otsailak 11, Laudio, 17:30etan
Iñaki Viñaspre Simon
Izar Mendiguren Cosgaya
Felipe Zelaieta Txurruka
Martin Abarrategi Sarrionaindia
Asier Otamendi Alkorta
Unai Anda Delika

Finalaurrekoak Aramaion eta Dulantzin jokatuko dira otsailaren 24an eta martxoaren 2an, hurrenez hurren. Finala Gasteizen martxoaren 16an.

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra