Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-11-29

Miren Amuriza nagusi Zornotzan

Bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo "Abarkas", Peio Ormazabal, Iratxe Ibarra eta Arrate Illaro.
 Atzo jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Zornotzan. 930 bat lagun bildu ziren saioa jarraitzeko. Bernardo Mandaluniz aritu zen gaiak jartzen. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Miren Amurizak               542 puntu
 2.- Arkaitz Estiballesek         526,5 puntu
 3.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek   515,5 puntu
 4.- Peio Ormazabalek             513 puntu
 5.- Iratxe Ibarrak               500,5 puntu
 6.- Arrate Illarok               457,5 puntu

 Miren Amurizak saio erregularra osatu zuen, baina erditik aurrera koska handia atera zien gainerakoei. Arkaitz Estiballesek ondoezik kantatu arren saio ona osatu zuen, akatsik gabea. Eneko Abasolo "Abarkas" Igorrekoa ahaztu eta dotore aritu zen Zornotzan. Peio Ormazabalek, berriz, aurtengo ezusteko nagusia dela erakutsi zuen berriro, eta ideietan oso original aritu zen Zornotzan. Iratxe Ibarrak ez zuen gozatzerik lortu eta finaletik kanpo geldituko da aurten. Arrate Illarok, berriz, ez zuen gehiegi asmatu saio osoan zehar, nahiz eta hamarreko txikian saio polita osatu.

 Gauzak honela, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita dira BECen lekua ziurtatuta daukatenak. Honela dago sailkapena momentuz:

 1.- Onintza Enbeitak              545 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Miren Amurizak                542 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Etxahun Lekuek                538 puntu
 4.- Arkaitz Estiballesek          526,5 puntu
 5.- Jone Uriak                    526,5 puntu
 6.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek    515,5 puntu
 7.- Peio Ormazabalek              513 puntu
 8.- Iratxe Ibarrak                500,5 puntu
 9.- Gorka Lazkanok                493 puntu
 10.- Ibon Ajuriak                 486 puntu
 11.- Arrate Illarok               457,5 puntu
 12.- Xabat Galletebeitiak         452 puntu

 Datorren astean jokatuko da azkeneko finalerdia, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan, Zuriñe Iarrituk gidatuta:

 Fredi Paia
 Oihana Bartra
 Beñat Ugartetxea
 Gorka Lazkano
 Xabier Enbeita
 Joseba Artza

 Informazio gehiago dakar Garak.              
 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra