Terrorismoa goratzea egotzita 2011-01-11

Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariak inputatu dituzte

Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan eginiko ekitaldi batean kantatu zuten, eta horregatik deitu ditu Audientzia Nazionalak. Ekitaldiak Gasteizko Udalaren eta Herrizaingo Sailaren baimena zeukan.
 Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariak inputatu dituzte, terrorismoa goratzea egotzita. Joan zen uztailaren 25ean, Santiago Egunean eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan, ekitaldi batean kantatu zuten bi bertsolariek. Ekitaldia Blusa eta Nesken Batzordeak antolatu zuten, preso politikoen senideei elkartasuna adierazteko. Bertsoak botatzeaz gain, presoen senideei oholtzara igotzeko dei egiteko, zegozkien presoen izenak irakurri zituzten mikrofonoan. Ekitaldia Gasteizko Udalak eta Herrizaingo Sailak baimendua zegoen, nahiz eta Ertzaintzak hiru lagun identifikatu zituen.

 Bi bertsolariei orain dela pare bat aste iritsi zitzaien Audientzia Nazionaletik pasatzeko jakinarazpena. Urtarrilaren 14an joan beharko dute deklaratzera Madrilera, goizeko 11etan.

 Zenbait bertsolari eta kultur-eragilek bi bertsolariei elkartasuna adieraztekoidatzi bat plazaratu dute. Hala, "bertsolari bezala jarduteagatik eta beraien iritzia plazaratzeagatik errepresio-eraso bat jasan dutela" adierazi nahi dute. Oihane Pereari eta Josu Ormaetxeari Madrila laguntzeko autobusa ere antolatu dute.

 Oihane Perea gaur egungo Arabako txapelduna da.

 Hala Bedi irratiak ere honen berri ematen du bere web orrian.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri