Caruso tabernan izango da, 21etan 2009-06-10

Gaur jokatuko da Caruso sariketako 3. kanporaketa

Felipe Zelaieta, Ander Solozabal, Juan Mari Juaristi eta Iñigo Eizagirrek kantatuko dute. Bettok gidatuko du saioa.
 Aurten lehenengo aldiz antolatu da Caruso sariketa Gasteizko Caruso tabernan. Felipe Zelaietak azaldu duenez, iaz ere izan ziren saio batzuk tabernan, tabernariaren (Isidororen) ekimenez. "Berak lokala uzten digu eta guk gainerakoa. Aurten bost egunerako zerbait proposatu zigun eta guk txapelketa bat antolatzea erabaki genuen". Saioak asteazken iluntzeetan izaten dira, ostegunetan trobadore kubatar bat aritzen baita bertan.

 Kantatuko duten bertsolari guztiek dute, gehiago edo gutxiago, Gasteizekin lotura. Hala ere, gaietan honek ez du zuzenean eragin beharrik. "Etxeko zerbait egin nahi genuen, hori bai, ingrediente onekin. Harreman gutxien duena Joseba Barandiaran izan daiteke, Otamendik fitxatutakoa. Egun bakoitzean gai-jartzaile desberdina dago eta berak askatasun osoarekin prestatzen du saioa."

 Bi kanporaketa jokatu dira jadanik, eta "dozena bat entzule inguru" bertaratu omen da saioetara. "Asteazkena, agian, ez da egun egokiena, eta ekaina ere ez. Baina aurrerantzean hobeto joango dela uste dugu" dio Felipe Zelaietak. Orain arteko saioetatik Julen Zulaika eta Maddalen Arzallus sailkatu dira.

 Gaur jokatuko da hirugarren kanporaketa, iluntzeko 21etatik aurrera Gasteizko Caruso tabernan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Felipe Zelaieta
 Ander Solozabal
 Juan Mari Juaristi
 Iñigo Eizagirre

 Beitto ariko da gai-jartzaile lanetan.

 Behin gaurko kanporaketa jokatuta, azkeneko kanporaketa soilik faltako da. Ekainaren 17an izango da, eta honako bertsolari hauek ariko dira bertsotan:

 Rikardo Gonzalez Durana
 Hodei Iruretagoiena
 Miren Amuriza
 Beitto Martinez

 Asier Otamendi izango da gai-jartzailea.

 Finala, berriz, UZTAILAREN 1ean izango da.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra