Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose, 2008) dugu aste honetako gonbita Bertsolari Bertsozale podkastean. Gaur egun, Baxenafar gazteak ikasketak Parisen egiten ditu. Euskararen eta euskal kulturaren maitasuna etxetik jasoak ditu. Bertsolaritzak bertsolariei gauzen esateko askatasun handia uzten diela eta kontrabotere izan daitekela pentsatzen du. Entzun Nahia Etxeberri Lopeperen lekukotasuna.