Saioa 2026-10-02

Oihana Arena Cardenal : «Oso interesantea iruditzen zait bertsolariak ez diren artistak ere txapelketaren bitartez oholtzaratzea eta beraiek ere gure komunitatearen parte kokatzea»

Oihana Arena Cardenal : «Oso interesantea iruditzen zait bertsolariak ez diren artistak ere txapelketaren bitartez oholtzaratzea eta beraiek ere gure komunitatearen parte kokatzea»

Oihana Arana Cardenal (Eskoriatza 2021) da aste honetako protagonista Bertsolari Bertsozale podcastean. Bederatzi urterekin hasi zen bertso eskolan Haizea ahizparekin. Etxetik afizioa ez baina etxekoak beraiekin bertsozaletu zirela aitortu digu. Bertsolari eta idazle dabil gaur egun eta bertsolaritza maiz lan bakartia bezala aipatzen bada ere, egiten den lan kolektiboa azpimarratu nahi izan digu. Disziplina askotako artistak biltzen dira bertsolaritzan eta horiei ere aitortza egin nahi izan die. Entzun Oihana Aranaren lekukotza.