2001eko Euskal Herriko finaleko ganbarako gaia hartzen du Payak abiapuntutzat. Barruko ahotsen dialektika, barkamena, ondorengotza eta beste hainbat gai ukitzen ditu bertsolari algortarrak eta bere bizipen pertsonalak ere agertzen ditu.
Ekaitz Samaniego gelditu da bigarren. Sei bertsolari matematikoki finalerdietan daude saio baten faltan. Azken final-laurdena datorren larunbatean Izarran.
Bertsoak hainbat funtzio izan eta hainbat mezu plazaratzeko balio izateaz gain, jolas alderdi hori ere garrantzitsua iruditzen zaio Xilabako txapeldunari. Hendaiarrak bere bertso ikuspegiaren ateak zabaldu dizkio Bertsoari.
Datua: herrialdeko txapelketatik datozen bertsolarien ordezkaritza % 40 inguru berrituko da. Martxoan argituko da parte hartzeko eskubidea duten bertsolarien zerrenda, Arabako finala jokatzean.
Adituek hor ikusten dute balizko ekarpen nagusia. Bai hizkuntzari lotutako adimen artifizialari dagokionez (itzultzaile automatikoak, transkribatzaileak... eta beste) eta baita informazio multzo handi bati lotutako adimen artifizialari dagokionez ere.
Aurten Arabako finalean sartzeko bi ate izango dira: finalaurrekoa irabazten dutenak zuzenean sailkatuko dira, ohi bezala. Gaineako lau postuak bi saioen puntu batuketak erabakiko ditu.