Atzo jaialdi ederra eskaini zuten Usurbilen 'Improvisa una Antiga Poesia' ikuskizunaren baitan. Bertsozale Elkartearen eskutik etorri da emanaldia, Tra Parola e Musica - Casa di Suoni e Raccontik ekoitzita. Europan egingo duten biraren lehen geldialdia da. Gaur Azpeitian aukera, 22:00etan Sanagustin kulturgunean.
Bertsolaritzako eremu eta belaunaldi desberdinetako 60 emakumek eman dute izena igandean Markina-Xemeinen izango den hitzordurako. Goizean, poteoa, bazkaria gero eta bertso saioa ondoren. Bertso munduko emakumeek elkar ezagutu eta saretzea da helburua.
Larunbat honetan 'A ze gazte' sariketako bigarren edizioa jokatuko da Algortan, 2 urteko etenaren ondotik. Hiru kanporaketa tabernetan eta finala Azebarrin. 12 bertsolari kantuan. Paule Loizaga antolakuntzako kideak kontatu dizkigu xehetasunak.
Ane Labakak Aixita gazte sariketa irabazi zuen larunbatean Irurtzunen. Bertsotan plazan gustura dabil eta Txapelketa Nagusirako hasi da prestaketa lanetan. 30 urteko langan harrapatuko du lehenengo aldiak eta "heldutasun puntu horretatik" nahi luke bertsotan egin eta txapelketa bizi.
Matienako San Prudentzio jaietako bertso jaialdia ere normaltasunez ospatu da. Kantuan aritu dira Igor Elortza, Txaber Altube, Jone Uria eta Amets Arzallus. Gai-jartzaile lanak Igor Galarzak egin ditu. Entzun jaialdiako bertsoaldiak sareko plazan.
Diogini eta Guiseppe Euskal Herrian izango dira ostegun eta ostiralean, Usurbil eta Azpeitian, Bidaiak ekimenaren barruan. Sardiniako plazaren egoeraz: "Bi urteko geldialdiaren ostean hasi gara plazan kantuan, herrietako jaiak itzuli ahala. Gazte asko dator jaialdiak eta lehiaketak entzutera, eta hori ez da seinale txarra etorkizunean poeta berriak izan ditzagun".
Pako Aristiren 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute eta Zestoako nerabeei doan emango zaie; unitate didaktikoa ere egingo da ikastetxeetan lantzeko. Datorren astean 'Uztapide plazara' ekitaldi sorta, Zestoan. Tartean, txapeldunen saioa maiatzaren 22an. Ekimena kultur transmisioaren etenaren inguruko kezkatik dator.
Bertsoak zaharren egoitzetara eramateko Adin-Adin programaren 7. edizioa jarriko da martxan ostiralean. Bertsoa buru osasuna eta alderdi emozionala indartzeko baliatzea da helburua. Gipuzkoako 18 egoitzetan egingo dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko lankidetzan.
Kristina Mardaras bertsolaria da aste honetako 'Bertsolari bertsozale' podcasteko protagonista. 74 urteko iurretarrak bertsolaritzaren historia garaikidean toki berezi bat egin du, aitzindaritza lanetan.