Adimen Artifiziala bertsolaritzan 2025-04-02

Adimen artifizialaren aukerak bertsolaritzako informazio antolaketan eta gizarteratzean

Adimen artifizialaren olatua indartsu dator azken aro teknologiko berri gisa kultur mundura ere: interneta, telebista, irratia... izan ziren lehenago, XX. mendetik hasita. Antxoka Agirrek bertsolaritzaren eragiletzaren inguruko tesia egina du XIX. mendetik hasita eta bere ondorioetako bat da bertsolaritza azti ibili izan dela garaian garaiko aro teknologikoaren aukerak baliatzen: XIX. mendean prentsa sortu berrian agertu zen bertsolaritza, XX. mende hasieran irratira egin zuen jauzi 1935-1936ko txapelketen bueltan; 60. hamarkadan telebistara iritsi zen; 80. hamarkadatik aurrera, Euskal Telebistan biderik luzeena daraman programa da Hitzetik Hortzera; bertsolaritzak internetera egin zuen gero jauzi eta adimen artifizialaren aroa dator orain.

Musikan, artean eta ilustrazioan bezala, adituek adimen artifizialari ez diote arrisku berezirik bertsogintzaren alorrean, plazaz-plazako jardun horretan. Hor ez dute ikusten adimen artifizialak bertsolariarekin konpetitu dezakeenik, anekdota puntualetik harago, nagusiki bat-bateko bertso sorkuntzaren funtsa eta adimen artifizialaren mekanika logika bana direlako.

Izatekotan, ekarpena bertsolaritzako informazioaren antolaketan eta gizarteratzean ikusten dute adimen artifizialak egin dezakeen ekarpen nagusia: bai hizkuntzari lotutako adimen artifizialak (itzultzaile automatikoak, transkribatzaileak... eta beste) baita datu-base edo informazio multzo bati lotutako adimen artifizialak ere: neurrira egindako ChatGpt antzeko ereduak, alegia.

Arriskuak eta erne ibili beharreko puntuak ere ikusten dituzte adituek. Batez ere egiletza kontuen aitortza, balizko suplantazioak eta abar.

Gai honen inguruan, Mirari Martiarenak Jon Abril eta Aitzol Astigarraga elkarrizketatu ditu, gaian adituak eta bertso mundukoak biak, epaile lanetan urte askotan ibiliak, besteak beste. Elhuyar Fundazioko koordinatzaile da Jon Abril. Orai adimen artifizialeko guneko arduradun Aitzol Astigarraga.

ChatGpt-ek sortutako irudia, bertsolaritza eta Adimen Artifiziala kontzeptuak uztartzeko eskatuta.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran