2023an baino %15 gehiago 2025-01-07
Urte berriarekin batera, Bertsoa.eus-eko zabalkunde datuak plazaratu ohi ditu Bertsozale Elkartearen sareko plazak. 2024an 104.000 erabiltzaile izan ditu Bertsoa.eus-ek, 383.000 bisita eta 1.500.000 eduki ikustaldi. Bataz beste, 2023an baino %15 gehiago. Igoera batez ere Gipuzkoako Txapelketa jokatu den hilabeteetan izan da, irailetik abendura. Google analytics estatistika iturriaren datuak dira.
Webguneko datuak dira horiek. Sare sozialetan ere zabalkunde handia izan du Bertsoa.eus-ek. Alaia Martin Gipuzkoako txapeldunaren bukaerako agurrak, esaterako, 100.000 ikustalditik gora izan zituen instagramen.
150 bertso saio eta 160 bertsolaritik gora
Sareko plazan zabaldutako bertsoei dagokionez, datu nagusia da 150 bertso ekitaldiko bertsoak sareratu dituela Bertsoa.eus-ek, formatu eta izaera oso anitzekoak: ohiko jaialdiak, txapelketako saioak, gazte sariketak, bertso-saio literarioak, libreko zein lagunartekoak, tematikoak... bertsolaritzaren ahalik eta aniztasun handiena bildu eta zabaltzeko helburuz.
2024an zehar Bertsoa.eus-ek 160 bertsolari ingururen bertsoak zabaldu ditu sarean eta horietatik erdiak baino gehiago 25 urtez beheko bertsolariak izan dira.
700 eduki informatibotik gora
Informazio edukiei dagokionez, berriz, Bertsoa.eus-ek 2024an 700 edukitik gora argitaratu ditu formatu eta izaera ezberdinetakoak: ohiko albisteak, testu, bideo edo audio elkarrizketak, podkastak, zutabeak.
2024an Bertsolamintza gogoeta jardunaldiak antolatu zituen Bertsozale Elkarteak eta Bertsoa.eus-ek hitzaldi guztiak jarri zituen sarean.
2025ean ere Bertsoa.eus-ek bertsolaritza eta bertsogintza zabaltzeko lanean jarraituko du.
Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa 2024 - finala 2024-12-02
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14