Oihana Aranak lortu du puntuaziorik altuena eta Andoni Rekondok bigarrena. Zazpi kanporaketatik bost emakumezko bertsolariek irabazi dituzte. Belaunaldi berriko erdiak sailkatu dira.
500 lagun bildu ziren Soreasu Antzokian. Final-laurdenak urriaren 19an hasiko dira Eibarren, aurreko finalistak ere tartean direla. Ondoren, Errenterian, Azkoitian, Irunen eta Tolosan jokatuko dira.
Araceli Argüello, Caro Lopez eta Nayla Beltrán argentina eta txileko inprobisatzaileak elkarrizketatuko dituzten aste honetan. Izar Mendigurenek bertso jarriak ere eskainiko ditu. 21:00etan ETB1n
Erdoziok bertsolari bide luze eta arrakastatsua egin zuen: bi aldiz irabazi zituen bat-bateko Lore-Jokoan eta beste batean hirugarren gelditu zen, 15 urteko tartean. Hamairu umeren ama ere izan zen azkaindarra.
Patxi Goikolea - Almen bertso eskolako sortzaileetako bat
Gaur egungo bertsolaritzaren transmisioaren bi oinarri nagusiak finkatu zituen duela mende erdi belaunaldi honen bisioak eta lanak: bertsolaritza hezkuntza arautuan irakastea eta zaletasun handiena dutenek bertso-eskolan jarraitzea bidea egiten.
Nerea Ibarzabal Salegi - I. Zortziko Txiki Txapelketako irabazlea
Aurrez Nafarroako eta Frantziako Gobernuen aitortza jasoa duenez, bertsolaritzak Euskal Herri osoan du egun intereseko kultura-ondare inmaterial izendapena. Lurralde guztietan lege aitortza eta babes hori lortu duen lehen kultura adierazpidea da Euskal Herrian.