Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Saria 2025-08-25

Lizardi sariketako kanporaketak

Lizardi sariketako kanporaketak
Abuztuaren 28an eta 29an izango dira kanporaketak Zarautzen.

Kanporaketak Santa Klara komentuan jokatuko dituzte. Finala, aldiz, Modelo Aretoan izango da irailaren 5ean. Saio guztiak gaueko 22:00etan izango dira.

28ko kanporaketan kantuan arituko dira Maddi Agirre (Gasteiz), Amets Aizpurua (Getaria), Elixabet Etxandi (Izpura), Uxue Alkorta (Zarautz), Iker Ormazabal Tturko (Hernani), Beñat Astiz (Barañain), Danel Herrarte (Aramaio) eta Malen Altzuart (Erratzu).

29ko kanporaketak kantuan arituko dira Aimar Sorazu (Zarautz), Irati Alcantarilla (Urruña), Irune Basagoiti (Ermua), Igauri Lopetegi (Irun), Eli Zaldua (Gasteiz), Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo), Joanes Azpillaga (Azpeitia) eta Oibar Olano (Asteasu).

Sarrera doakoa izango da kanporaketetan. Finalerako gonbidapenak, bestalde, egunean bertan banatuko dira, Modelo Aretoko txarteldegian, 21:00etatik aurrera.

Iturria: GUKA

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza