Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-02-12

Iñaki Viñaspre Arabako finalerdietara Laudion irabazita

Iñaki Viñaspre Arabako finalerdietara Laudion irabazita
Finalerdietara sailkatu direnak: Peru Abarregi, Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre zuzenean; puntuazioz, Manex Agirre, Xabi Igoa, Asier Otamendi, Unai Anda, Eli Zaldua, Aitor Ugarte, Paula Amilburu, Ekaitz Samaniego eta Izar Mendiguren.

Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen atzo iganden Laudion eta Iñaki Viñaspre abetxukoarrak eskuratu zuen finalerdietara zuzenean sailkatzeko txartela. Publiko aldetik Arabako Txapelketak aurten daraman indarraldi bereziari eutsi zion atzkoan ere. 13na bertso puntuagarri kantatuta, Viñasprek 263 puntu eskuratu zituen. Hona hemen sailkapena:

Iñaki Viñaspre:            263 puntu
Asier Otamendi:          251.5 puntu
Unai Anda:                  251 puntu
Izar Mendiguren:         241.5 puntu
Martin Abarrategi:       233.5 puntu
Felipe Zelaieta:           214.5 puntu



Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga Grajales izan da Laudioko aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Finalerdietako zerrenda erabakita
Hiru finalaurreko jokatuta, 18 bertsolaritik 12 sailkatu dira finalerdietara. Saioetako hiru irabazleak eta bideratzi puntuazioz. Peru Abarregi, Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre sailkatu dira beren saioa irabazita. Puntuazioz: Manex Agirre, Xabi Igoa, Asier Otamendi, Unai Anda, Eli Zaldua, Aitor Ugarte, Paula Amilburu, Ekaitz Samaniego eta Izar Mendiguren. Ordezko postuan, 13. Maddi Agirre gelditu da, 12.arekin berdinduta.

Puntuazioak estu
Txapelketan puntuazioak estu izaten dira gehienetan eta halaxe gertatu da Arabako final laurdenetan ere. Sailkapen buruan, bost bertsolari sailkatu dira lau punturen barruan. Beheko aldean, hiru bertsolari puntu baten barruan eta berdinketa 12. eta 13. postuaren artean.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu