Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-10-02

Galdakao eta Atarrabiako bertsoak Hitzetik Hortzeran

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izango da asteko gonbidatua.

Mirari Martiarena

Galdakaoko jaietan egiten den jaialdia eta Atarrabian egindako Ez da kasualitatea jaialdi musikauta eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak. Galdakaon, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia aritu ziren bertsotan, Arkaitz Estiballes gai-jartzaile zela. Atarrabian, Miren Artetxe, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Araitz Bizkai eta Oihana Landa aritu ziren musikari lanetan.

Idurre Eskisabel, euskararen erronkei buruz
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak aste honetako Hitzetik Hortzeran. Euskararen biziberritze eta normalizazioan euskarak dituen erronkei begira jarriko dira, baita Kontseiluak dituen lanei buruz ere. Urtebete da euskara larrialdi linguistikoan zegoela adierazi zutela.


Euskararen kontrako oldarraldi judiziala ere izango dute hizketagai: epaitegietatik herritarren hizkuntza eskubideak urratzen dituzten erabakiak datoz azken boladan eta Kontseilua buru-belarri ari da oldarraldi horren aurka lanean. Ez dira ordea ahulguneak izango Eskisabelekin hitz egingo diren bakarrak, euskararen biziberritzearen indarguneak ere aipatuko dituzte.

Bertsozaletasunari buruz ere arituko dira: Eskisabelek aita oso bertsozalea zuen eta amonak umetan bertso jarriak kantatzen zizkion. Bertso plaza askotan entzule izana da eta gaur egun bertsoarekin duen harremanari buruz hitz egiteko tartea ere hartuko dute.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu