Joan zen ostiralean hasi zen bertso-afari batekin 2009-10-20

"Bertsoberriz Altsasun" antolatu dute aurten ere

Saio horretaz gain beste hiru saio antolatuko dira: bertsoa eta rapa uztartzen dituzten bi saio eta bertso-saio normal bat. Datak oraindik ez dituzte jakinarazi.
 Aurten ere "Bertsoberriz Altsasun" zikloa antolatu dute Altsasuko Kima Euskara Taldeak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta sakanarren artean bertsozaletasuna zabaltzea du helburu.

 Aurtengo zikloa joan zen ostiralean hasi zen, Jexux Mari Irazuk eta Julen Zelaietak egin zuten bertso-afariarekin. Saio horrez gain beste hiru saio antolatuko dituzte. Alde batetik, bertsoa eta rapa uztartuko dituzten bi saio egingo dira gaztetxean. Data oraindik ez dute jakinarazi.

 Bestalde, bertso-saio arrunt bat ere egingo da Iortia kultur gunean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ari diren 6 bertsolarik kantatuko dute bertan. Data oraindik ez dute zehaztu, baina sarrerak 3 eurotan jarriko dituzte salgai.

 Azkenik, bertsora hurbiltzeko saioak antolatuko dira, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa jokoan dela baliatuz.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu