Debagoienan hasi eta bukatuko da ekimena 2024-02-27

Gelatik Plazara: abian da harrobia lantzeko proiektuaren bigarren edizioa

Gelatik Plazara: abian da harrobia lantzeko proiektuaren bigarren edizioa
14 urte arteko gaztetxoei begirako proiektua da. Bederatzi saio eta finala izango ditu.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Gelatik Plazara ekimena jarri zuen iaz abian «tokian tokiko bertso eskoletako ikasleek elkar ezagutu eta gela barrutik plazara jauzi egiteko zubi lana helburu».

Iaz arrakasta handia izan zuen eta 170 gaztetxok hartu zuten parte ekimenean. Proiektuak berez sariketa formatua du. Iaz eskualdeka planteatu zen eta aurten beste itzuli bat eman diote, finala egun eta herri bakarrera ekarrita.

Debagoienan hasi eta bukatuko da ekimena. Oñatin abiatuko da ostiral honetan eta Aretxabaletan amaitu apirilaren 28an, Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunean. Eskualdeari aitortza eta bultzada eman nahi izan zaio bi ekimenokin, besteak beste aurten baitira 50 urte bailaran Almen bertso-eskola sortu zutela, hezkuntza proiektuari lotuta.

Lehenengo bederatzi saioak martxoan zehar izango dira Gipuzkoako eskualde desberdinetan barrena.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza